Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan

Egia argitaratua, ostegia (“postverdad” delakoa) edo manipulazioaren garaiak ez dira kazetaritzaren mesedeko. Jada ikustea ez da sinistearen sinonimo, ez horixe. Kazetaritza “berriaren” gaitz nagusia da honakoa, baita, ondorioz, argazkilaritzarena ere. Testuinguru hontan, ekainaren 20an zabalduko dute ‘Altered Images: 150 years of posed and manipulated documentary photography’, Bronx Documentary Center erakusketa aretoan. Bertan frogatzen da, besteak beste, ostegia ez duela 2.0 kazetaritzak sortu. New Yorkera joateko asmorik ez duzuenontzat, hona hemen erakusketa hartan ikusi ahal izango diren argazkietarik zortzi.

1- Yevgeny Khaldei

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
Reichtag (Berlin, Alemania)1945eko Maiatzak 2 – Argazkilaria:  Yevgeny Khaldei

Lehenenengoz Ogoniok aldizkari errusiarrean publikatu ostean, hurrengo bertsioari kea gehitu zitzaion, dramatismoa areagotzeko. (Info +)

2- Adnan Hajj

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
Beirut, Libano 2006ko abuztuak 5 – Argazkilaria: Adnan Hajj

Argazki honetan ere kea gehitu zen, baina modu askoz ere agerikoagoan. Little Green Footballs AEBtako blog politikoak salatu zuen baldarkeria. (info +)

3- John Paul Filo

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
Kent State University, Ohio, 1970eko maiatzak 4 – Argazkilaria: John Paul Filo

1970. hamarkadaren hasieran Mary Ann Vecchioren buru gaineko zutoina ezabatu zuen teknikari anonimo batek, gela iluneko teknikak erabiliz. Gerora argazkia Time eta Life aldizkarietan argitaratu zen, besteak beste. (Info +)

4- Iran

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
Iran, 2008ko uztaila – Irango Armada Iraultzaileak zabaldua.

Iranek jaurti behar zituen 4 misiletatik hiruk baino ez ziren irten. Laugarrena photoshopaz jarri zuten, goiko irudian ikusi daitekeen legez. (Info +)

5- National Review

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
Ipar Karolina, AEBak, 2012ko urriaren 1ean argitaratua Reuters / Newscon

Argazki originalean ‘Aurrera!’ dioten aflixak irakurri daitezke. National Review delako aldizkari eskuindarrak berriz, ‘Abortua!’ hitza jarri zuen aflixotan, photoshopa erabiliz (Info +)

6- Matt Mahurin

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
1994ko ekainak 17 – Matt Mahurin

Ezaguna da O.J. Simpsonen argazkiarekin Time aldizkariak egindako manipulazioa. Simpsonen azala ilundu zuen aldizkari estatu batuarrak. (Info +)

 

7- Narciso Contreras

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
Telata Village, Siria 2013ko irailak 29 – Narciso Contreras

Narciso Contreras argazkilariak onartu zuen, lankidearen kamara argazkitik ezabatu zuela, “ikuslea ez distraitzeko”. Contrerasen ekintzak Asociated Press agentziaren kode deontologikoa urratu zuen. (Info+)

Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
argazkilaritza, bronx, historia, Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan, manipulazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude