9 sailetako 9 argazki onenak (Sony World Adwards Photography)
9 sailetako 9 argazki onenak
“Sony World Adwards Photography” urtero ospatzen den argazkilaritza lehiaketa da, eta sekzio pofesionaleko irabazleen izenak udaberri honetan jakinarazi dira. Plataforma global honek tranpolina eskaintzen die zenbait argazkilariri, beraien lana goraipatu eta sona zein sosa irabazte aldera. Elkarteak 60 estatutan dauka presentzia, eta helburuetako bat argazkilaritzaren inguruko elkarrizketa maila apur bat igotzea da, argazki eta argazkilari onenen lana goraipatu eta gorazarre eginez.
Hemen uzten dizkizuet atal ezberdinetan garaipena lortu duten argazkilarien lanak.
Argazkilaritzari eginiko ekarpenarengatik eman ohi den saria Martin Parrsi entregatu diote, eta izendapena jasoz gero argazkilariak bere obra Somerset House aretoko erakusketan jartzen du guztientzako gustagarri.
Urteko argazkilariari dagokionez, lehiaketako epaimahaiak Frederik Buyckx hautatzea deliberatu zuen; hots, arestian agertzen den paisaiaren argazkiaren egilea.