Biolentzia Futbolean

Biolentzia Futbolean –

Biolentzia FutboleanFutbolzale eta futbol jarraitzaileak ez direnek ere, izan gara futbolaren inguruko biolentziaren lekuko. Edozeinek esan ahalko luke fanatismo agresibo hauek betidanik egon daudela futbolari lotuta, baina arazoa da azken urteotan biolentzia handitu eta hedatu egin dela. Zer bultzatzen du pertsona bat beste bat erasotzea gustu futbolistiko ezberdinak izateagatik? Baliteke erlijio fanatikoen arrazoi bera; bere sineskeren inposaketa, hauek onenak direla frogatzeko nahian.

Futbola diru eta pertsona gehien mugiarazten duen kirola da eta oso famatua izan da betidanik. Futbol moderno edo profesionala Ingalaterran XIX mendean sortu egin zen eta berehala, hainbat talde sortu ziren Europan zehar. Hortik aurrera taldeak hazi egin ziren eta gaur egun, milioiak mugitzen dituzten enpresak dira. Agian hori da dagoen lehia bortitzaren arrazoia.

Lehen liskar eta borrokak zelaietan Ingalaterran hasi ziren. Bertan sortu egin baitziren hooligan taldeak. Hooligan baten definizioa, futbolzale fanatiko eta agresiboa da. Betidanik existitu dira eta bere iritzi futbolistikoen inposatu nahi dute biolentzia erabiliz. Gaur egun, badaude antolaketa militarra duten hooligan taldeak batez ere aipagarriak dira, Ingalaterrakoak, errusiarrak eta turkiarrak.

Biolentzia antolatua alde batera utzita, oso kezkagarria da azken urteotan gorakada izugarria izan duen biolentzia haur kategorietan. Azken finean, milioiak kobratzen dituzten jokalari famatuek presioa pairatzea normala iruditzen zait baina penagarria da gurasoek bere seme-alabak presionatzea. Zenbaitek bere seme-alaba hurrengo Messi bihurtu nahi dute bai ala bai eta biolentzia erabiltzeko prest daude.

Azkenik, futbolzale guztiek gogoeta egin beharko genuke eta pentsatu ze itxura eman nahi dugun. Pasa den Eurocopa_ko istiluak penagarriak eta lotsagarriak izan ziren. Hori berriro ere ez gertatzeko arau askoz zorrotzagoak jarri behar dira. Futbol zelai bat ez da biolentzia fisiko edo berbala onesten duen eremua.

Biolentzia Futbolean