Chavezek ukatu egin du Venezuelak terrorista islamiarrei laguntzen dienik

Nazioarteko prentsak plazaratutako informazio hauek eta antzerako beste batzuk “Mundu mailan botere handia duten nazioarteko hedabideek” martxan jarritako kanpaina baten zati direla, eta kanpaina honen helburua datorren irailaren 26an Venezuelan izango diren hauteskunde orokorren aurretik bere gobernua ezegonkortzea dela gaineratu du Chávezek.

MzE5OA==

“Deigarria da nazioarteko eskenatoki mediatikoan martxan jarri duten difamazio eta azpikeria estrategia. Adi herria: tresna boteretsuak dituzte eta geroz eta gehiago erabiliko dituzte irailaren 26ra hurbiltzen garen heinean” dio agintari venezuelarrak, Las lineas de Chávez izeneko bere blogera bart igotako azken sarreran.

Joan den astean CNN telebista kate estatu batuarrak zabalduriko zenbait informazio ukatzen ditu Chávezek testu honen bitartez. Siria eta Iranekin dituen aire bidezko loturak direla eta, terrorista islamiarrei Amerikara heltzeko erraztasunak ematea leporatzen zion CNNk Venezuelako gobernuari. Honez gain, hegazkin Venezuelarrek Iranera uranioa garraiatzen zutela ere esaten zuen CNNk.

Irudia | Hugo Chavez Venezuelako presidentea | ¡Que comunismo! | Creative Commons By SA