Droga

Droga

Hain ezaguna den hitz honen esanahiari buruz hitz egitea erabaki dut. Egunero hedabideetan jakinarazten digute zer nolako ‘negozioa’ sortzen duen drogak. Urteak pasa ahala gero eta barneratuagoa du gure gizarteak zer nolako eragina sortzen duen, bai fisikoki, baita psikologikoki. Baina, benetan badakigu zer nolako aldaketak ager daitezkeen pertsona baten bizitzan hari gehiago gerturatzen bagara?

Ez da oso ohikoa gai honetaz gure aburua plazaratzea. Jende askok ez du lehen pertsonan horri lotutako esperientziarik izan; beste askok, esperientzia horiek direla kausa, ez du ezta gaia aipatu nahi ere. Zergatik izango ote da hori? Drogak ukitzen dituen gauza guztiak akabatzen dituelako.

Drogak kontsumitzen duten gehienen bidea halakoa izan da:

DrogaGau batean bere lagunekin parrandan, bizpahiru kubata eta gero, batek taldeko lagunei esaten die: “Tira, zergatik ez diogu magia pixka bat ematen giroari?” Denak aho bete hortz geratzen dira horrek drogaz betetako poltsa zuri txiki bat ateratzen duenean. “Zertan zabiltza? Zoratuta zaude ala?”. Ordu bat pasa baino lehen talde erdiak jada progatu du lagunak ekarritakoa.

Probatu eta gero jai guztietan ohitzen dira droga kontsumitzera. Lehenik, bakarrik lagun baten batek gonbidatzen baditu. Gero, pixkanaka-pixkanaka, erosten hasten dira. Azkenean, aste-egunek ez dute garrantzirik. Egunero festetan bezala sentitu nahi dute.

Pasa den urtean, ikastolarekin egindako hitzaldi batean gizon batek zera esan zigun: “Egin zerrenda bat galdu nahi ez dituzun zure bizitzako hamar aspektuak idatziz. Beno, droga kontsumitzera ohituz gero, hamar gauza guzti horiek galduko dituzu; bedera-bedera”.

Eta arrazoia zuen. Dena galduko duzu. Zure independentzia, lehenik. Gero dator zuhurtasun eza. Zure familiarekin zenuen erlazioa, baita lagunekin zenuena. Dirua, osasuna, edertasuna, adimena. Bizitza.

Drogak sentiarazten dizuna ezin da beste ezerezekin konparatu. Drogen efektupean zaudenean ez duzu logurarik nabaritzen. Ezta jateko nahirik. Ezta lotsa. Ezta ezer ez. Ez zara oroitzen errealitateari buruz. Ez zara konturatzen zure albokoak zer bizitzen ari diren, zure erruz.

Badirudi beti nerabeen artean droga, nolabait, puri-purian egon dela. Nortasuna lortzeko bide bat izango balitz bezala ikusten dute batzuk, baina nortasun hori ez du garatuko, baizik eta suntsituko. Nortasun hori lainoz beteko da, dena beltza geratu arte. Amaiera hori izateari uko egiten ez badiogu lehenago.

Droga

Zer duzu buruan “Droga”-ri buruz

  • LorenaHonzalez 2017-06-13 19:51

    Benetan, nahiz eta gehienok kasu bat hurbil edukitzen ez dugun, drogari buruz eta bere ondorioei buruz hitz egiten dugu, dena jakingo bagenu bezala.
    Eta ez dakigu ezer hurbiletik egokitzen zaigun arte.

    Alde batetik, drogare mundua oso gai korapilatsua da eta askoz zailagoa da honekin bukatzea. Gurpil zoro bat da eta interes gehiegi daude.

    Beste aldetik, drogak kontsumitzen dutenak daude, eta oso zaila da laguntza ematea.
    Hasieran, haiek ez dira ezertaz konturatzen, esaten dute ez zaiela ezer pasatzen eta onik daudela. Ez daude errealitatean.

    Bere bidean ez dira senide eta lahunekin akatzen dutela konturatzen, gainera, gu ez gaude prestatuta gaixotasunari aurre egiteko, drogak kontsumitzen dituztenak gaixorik daudelako.
    Berdin dio, egunero edo jaietan bakarrik hartzen dutenak.