Balconing, atzerritarren moda Balear Uharteetan
Balconing da aurtengo modako jolasa. Youtuben jolas arriskutsu hau azaltzen duten bideo aunitz aurkitu daitezke. Jolasa erraza da, hoteleko balkoira igo eta igerilekura salto egin beharra dago. Erraza da, bai, baina erraza bezain arriskutsua ere. Izan ere, jadanik 8 pertsonek galdu baitute bizia beren buruak balkoitik bota dutelarik. Zaurituak ere asko eta azken bi hilabeteotan 30 istriputik goiti izan dira. Normalean gazte atzerritarrak izan ohi dira balconing praktikatzen dutenak eta alkohol kontsumoa jolasarekin estuki loturik dago. Balear Uharteetako hondartzetako hoteletan jarri da modan.
Fenomeno hau, baina, ez da berria. Ibiza eta Maiorkan balconing egiten zuten lehenagotik ere. 2008. urtetik, gutxienez 11 pertsona hil dira moda honen erruz. Baina aurten izugarri hedatu dela diote hoteletako arduradunek. Horregatik, askok segurtasun neurriak hartu behar izan dituzte, barandak paratuz adibidez.
Webgune eta guzi
Sarean balconinga nahiko hedaturik dago ere. Youtubeko bideoez gain, bloga ere badu jolas honek. Hori bai, bertan sartu eta “ez ezazu txorakeria hau egin” dio letra handiko bannerrak. Albiste ezberdinak aurki daitezke bertan, baina batez ere espainiar Estatuko egunkarietan gaiaren inguruan agertutako albisteak. Espainiara oporretan joateko informazioa ere eskaintzen du blog honek.
http://www.youtube.com/watch?v=i-MgYNg_HrA&feature=player_embedded
Kaixo, Iker.
Ez nuen modalitate txotxolo hau ezagutzen. Youtuben bertan topatutako Efe albiste agentziaren bideo honen arabera zortzi lagun hil omen dira aurten Balear Uharteetan “balconing” egin nahian.
En fin…
El pais, El Confidencial, Antena3 eta Cuatro 4 hildakoz mintzatu dira, baina udaz ari ziren. Urtarriletik, baina, 8 izan dira hildakoak. Esker mile zuzenketarengatik.