Polizia espainiarraren eraso arrazista bortitzak salatu ditu Marokok
Gobernu marrokiarraren adierazpenaren arabera, lehen eraso xenofoboa hilak 4ko gauean jazo zen. Antza, polizia espainiar batek ezikusiarena egin zuen Beni Enzargo lurralde mugaketarekin eta Ibrahim Abanaren atzetik jarraitu zuen, bere hiru kideren laguntzaz hau bortizki erasotzeko.
Ostiral goizeko jazarpena, berriz, Mohamed Hamdauiren aurka izan da. Borrarekin jo eta zapaldu ostean, besoa hautsi eta gorputz osoa moreldurik utzi omen dio polizia espainiarrak Nadorreko hiritarrari.
Rabateko gobernuari erantzunez, indar polizial espainiarrak marrokiarren aurka eginiko azken hiru jazarpen bortitzek zigorrik izan dutela adierazi du Madrilgo gobernuak. Erasoa burutu zuten nazionalen aurkako itaunketa zakarrak egin omen ditu Marokok Kanpo Arazoetarako Ministeritzaren esanetan.
Rabateko gobernuari dagokionez, poliziaren ekintza xenofoboengatik Espainiar gobernuari azken boladan egin dion hirugarren salaketa da honakoa. Gainera, osasun egoera kritikoan zeuden zortzi inmigrante hego sahariar Espainiako itsasertzean abandonatu izana leporatu dio Goardia Zibil espaniarrari.
[…] diplomatiko kritikoan egin ditu Terronek adierapenak, Ceuta eta Melillan polizia espainiarraren eraso arrazista bortitzak salatu baititu Marokok azken […]