Nafarroako zezenketak legez-kanpo uzteko ahalegina

Nafarroan ere bada zezenketen aurkako jenderik eta garbi azaldu nahi du hori Hemen ere bai-Aquí también herri ekimenak. Bere helburua, Katalunian egin berri duten gisan, Nafarroa Garaian ere zezenketak debekatzea da. Horretarako, sinadura bilketari ekin diote, Nafarroako Parlamentuan ekimen legegile herrikoia aurkezteko. Interneten hasi dira atxikimenduak lortzen eta oraindik osatu gabe duten webgunearen bidez, jadanik 50 sinadura lortu dituzte hiru egunetan. Heldu den astean karrikara aterako dira ekimen legegile herrikoiak aurrera egiteko behar duen babesa lortzeko asmoz.

MzA2OQ==

Zezenketak bakarrik ez

Zezenketak deuseztatzea da plataforma honen helburu nagusia, baina bestelako ekitaldien aurka ere eginen dute. “Ez ditugu atzendu bestelako zezen-ekitaldiak ezta animaliak iseka eta sufrimendu objektu diren ekitaldiak ere”. Beraz, zezen bolaztuak eta beste zezen-tradizio aunitz ere bertan behera geratuko lirateke legeak aitzina egitekotan. Prentsa ohar batean plataformak bere lanaren zailtasuna onartu egin du, baina “Nafarroa sanoago bat” lortzeko bidean ez direla geldituko argitu dute. Izan ere, Iruñeko zein Nafarroako bestetan zezenek jokatzen duten rol garrantzitsua oztopo izan dezake plataformak babesa lortzeko tenorean.

Katalunian izandako arrakastaren ondotik, etorkizunean horrelako herri ekimen gehiago sortu daitezke. Patxi Lopezek azaldu zuen euskal herritarren gehiengoa ez dagoela zezenketen aurka, baina Kataluniak piztu du jadanik zezenen aurkako ekitaldi hauek deuseztatzeko bidea. Agian etorkizunean zezen plazek kontzertuak prestatzeko baizik ez dute balioko.

Irudia | Zezenketa irudikatzen duen margolana | Miki | Creative Commons By SA
lege ekimen herrikoia, nafarroa, nafarroako-parlamentua, Zezenketak
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Nafarroako zezenketak legez-kanpo uzteko ahalegina”-ri buruz

  • Notizia polita eta pozgarria zezenketen aurka gaudenontzat, Iker. Bistan da klasean ikasitakoa ongisko plazaratzen duzula Zuzeu aldizkarian. Zorionak, Iker. Batez ere gustatu zaidana zure zehaztasuna izan da: Nafarroa Garaian sortu da plataforma, eta titularrak iradokitzen duenaren arabera Nafarroa osora zabaldu da… 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude