Atentatuen egile anonimoak
Zalantzak argiak dira. 7 urtez ezer jakin gabe egon ostean aurkitu omen dute Pagazaurtundua Andoaingo udaltzaina hil zuen ETAko kidea. Baina orain zabaldu da, kafea ez zuela ukitu ere egin eta ez zela ADN probarik lortu bertatik… berriz ere iluntzen ari den kasu bat. Opakoa.
Sarreran aipatu bezala, bada beste kasu bat 1995. urtean Ulia mendian, Donostian gertatua. Maiatzaren 22an bi polizia nazional haien txakurrekin atera ziren paseatzera. Biak tiroz hilda agertu ziren eta ETAk bere gain hartu zuen ekintza. Baina oraindik, Pagazaurtunduaren kasuan gertatu bezala, ez da jakin nortzuk izan ziren egileak.
Ez dakit nik, guzti honi usain txarra hartzen diot.
Irudia | Polizia eta txakurra | ganso.org | Creative Commons By SA
Esan berri dute inkomunikazioaldia 5 egun luzatu behar dietela atxilotuei. Zer, froga faltan eta aitorpen bat lortu ezinean?
Gure lehengusua da Gurutz. Denok dakigu zein infernu ariko den pasatzen orain. (hau bai bihurtu dela normalidade) ADNa frogak baldin badituzte, zergatik pasa behar ditu 5 egun inkomunikatuta?
Nork eta nola defendituko du bere errugabetasuna?
Gauza ilun eta beltz asko daude. Eta gu, hori dena argitzen saiatuko gara. Maite zaitugu Gurutz!!
Ikus Berriako ikerketa Xanek egina: http://paperekoa.berria.info/harian/2010-08-05/006/009/ertzaintzaren_iturriek_2006an_zioten_ez_zutela_adnrik_aurkitu_kafe_kikaran.htm