Broadway eta 26 karrikaren kantoian
Broadway eta 26 karrikaren kantoian
…topo egin dute Laboak eta Muguruzak
“Kontatu `ziguten´ Nueva York-en, Broadway eta 26 karrikaren kantoian, Negu gorrian, gizon batek gabero jendeari otoi eskatzen aterbea bilatzen duela bilutsirik daudenentzat”. Mikel Laboak kontatu zigun lehenengo (1972ko “Euskal Kanta Berria” diskoan), aspaldiko Bertolt Brecht-en hitzei doinua jarrita, eta Negu Gorriak taldeak gero,“Txerokee” omenaldi lanean lehenaren “Gaberako aterbea” kantua apur bat garraztuta.
Bi kantariek bat egin dute orain (edo bien arteko “talka” gauzatu da) katalunian bizi den Balu artista gipuzkoarrari esker, Mikel Laboa eta Fermin Muguruzaren bisaiak Broadway eta 26 kaleko gurutzebideko postontzi batean itsatsi baititu, asteon bertan.
Horra interbentzio artistiko xume baten indarra!
…?Kontatu didate Nueva Yorken, Broadway eta 26 karrikaren kantoian, Negu Gorrian gizon batek gabero jendeari otoi eskatzen, aterpea bilatzen duela bilutsirik daudenentzat…?
Posted by Bàlu Art on Saturday, March 25, 2017
Anekdotikoa. Bertzerik ez.