KulturGazte App berria

KulturGazte App berria

KulturGazte App berriaAsmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, KulturGazte aplikazio mugikorra jarri du merkatuan. Aplikazio hau 18 eta 24 urte bitarteko gazteek musika eta antzerkiarekin zerikusia duten gai orokorrak ezagutu eta ikasteko dago pentsatua. Bi jokoz dago osatua, bata antzerkiari buruzkoa eta bestea musikari buruzkoa eta oso mekanika erraza dute. 20 galderez osaturiko 4 mailatan daude banatuak eta maila batetik bestera pasatzeko aukera dago, lortu diren puntuen arabera. Puntu gehiago ematen dituzten galdera bereziak ere badaude, eta hauek jokoan aurrera egiten laguntzen dute.

.

Ezaugarri nagusiak:

– 18-24 urte bitarteko neska-mutil euskaldunei dago zuzendua.

– Gazteentzako kultur eskaintzan, euskararen erabilera sustatu nahi du.

Musika: XX. mende bukaeratik gaur egun entzuten den musikaren inguruko galderak, taldeen logoak identifikatu, bakarlari edo taldeei buruzko galderak, diskoen izenburuak etab.

Antzerkia: euskal antzezleei buruzko galderak, antzoki ezberdinei buruzkoak, antzerkien izenburuak, antzerkiaren historiaren ingurukoakā€¦

Aplikazio honen bitartez gamifikazioa eta Kultur arloa uztartu nahi izan ditugu. Kultura gazteentzatĀ  modu atsegin eta informalean gizarteratzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

Laburbilduz, egitasmo parte-hartzailea, dibertigarria, ludikoa, didaktikoa, teknologikoa eta dibulgatzailea proposatzen dugu.

APPa Google Play-en dago eskuragarri eta laister App Store-en ere egongo da. Probatu, ea zer iruditzen zaizuen!

KulturGazte App berria
app, KulturGazte

Etengabeko formakuntzarako zentroa. Online ikastaroak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude