Zein da sukaldeko robot onena?

Zein da sukaldeko robot onena? >

Gaur egun denbora ondasun preziatua da. Ez daukagu denborarik gure lagun eta gurasoekin egoteko, kirola egiteko, janaria prestatzeko eta abar…Zein da sukaldeko robot onena?

Baina beste aldetik, egoera hau hobetzeko, aurrerapen teknologikoek laguntzen digute; Facebook-ez gure senide eta gure lagunengandik hurbil gaude, whatsapp-ez komunikatuta gaude, etengabe. Beste alde batetik, ikasketa eta lanean erabat murgilduta egon ohi gara eta kirolen bat edo beste praktikatzen, hala nola, gure zaletasunak lantzen. Hortaz, ez daukagu astirik edo gogorik janaria prestatzeko, hori dela eta aurrez prestatutako janaria erosten dugu eta hain zuzen ere supermerkatuetako apalak janari horietaz beteta daude, entsaladak, sandwich-ak, pizzak eta spagettiak besteak beste. Aitzitik, hau ez da ona osasunerako.

Gazteontzat janaria kontsumo produktu hutsa baino ez da. Ez dugu nagusiek bezala bazka eta bazkalosteko solasaldiaz gozatzen. Beraz, aukera onenetariko bat sukaldeko robotak dira. Azken urteetan merkatuan agertu dira automatikoki janaria prestatzen duten tresnak. Ez da zaila erabiltzea, eta janaria prestatzen jakitea ez da beharrezkoa.

Bitxia da nola gailu hauek sukaldean aritzea gustatzen ez zaienentzat aproposak diren eta aldi berean sukalde zaleen gustokoa izatea. Famatuenak eta bere ezaugarri nagusiak hauek dira:

1.- MOULINEX CUISINE COMPANION

EZAUGARRI ONENAK:

  • Ontzi handiena
  • Neurri konpaktua
  • Gainean estalki argia dauka prozesua segitzeko
  • Erraza garbitzea
  • Metalezko saskia dauka

EZAUGARRI TXARRENAK:

  • Pantaila txikia
  • Oinarrizkoa
  • Prezioa: 700€


2.-SUPERCOOK SC110

EZAUGARRI ONENAK:

  • Prezioa: 525€ -tik. (Merkeena)
  • Errezetak internet bidez lortu ditzakezu

EZAUGARRI TXARRENAK:

  • Ez da bategarria Thermomixekin
  • Neurri handia
  • Diseinu itsusia


3.- TAURUS MYCOOK

EZAUGARRI ONENAK:

  • Indukzio sistema
  • Ondo eginda, kalitate gorena
  • Agindu errazak

EZAUGARRI TXARRENAK:

  • Ezin duzu programatu
  • Irekitzea eta ixtea zaila da
  • Prezio garestia: 750€-tik


4.- THERMOMIX TM5

EZAUGARRI ONENAK:

  • Egitura sendoa
  • Irekitzeko eta segurtasun sistema
  • Pantaila garatuena
  • Erabilera eta potentzia

EZAUGARRI TXARRENAK:

  • Errezetako sistema itxia
  • Prezio garestia: 1.100€-tik

Oharra: Nire esker beroenak Lander Figueroari (amaren lankide bat) eskaini didan laguntzagatik.

Zein da sukaldeko robot onena?