Gogoan ixil
Ikastolan Txapas musikako maisu eta lagunarekin abesten genuen kantu bat dakarkizuet gaur goizez. Leuna da, bihurria eta hunkigarria aldi berean. Euskalduna tabernan duela urte bete (azkar esaten da gero) Anjek eskainitako emanaldian berreskuratu nuen eta ordutik ez nau sekula aspertu errepikan bigarren ahotsa egiteak. Hitzak: Xabier Amuriza Musika: A. Duhalde
Maitasun aroak (Lirika):
Haurtxo nintzela kontatzen nuen
nola maitemindua nintzen
guziek irri egiten zuten
ta ikasi nuen ixiltzen.
Gaztetxo nintzen eta nioen
“ez dakit nork maiteko nauen”
eta nekien hura oroituz
eskolatik alde egin nuen.
Maitale baten ixil oroimena
entzuten ez den asperena
gogoan ixil dabilena
ahanztean gelditzen dena.
Gazte nintzela harrotzen nintzen
“nik ezin dut izan baten gai”
hainan izen bat ixiltzen nuen
hura izanik agian bai.
Heldu nintzela aitortzen nion:
“zutaz hesterik ez dut maite”
Eta ixilik neraman hari
ezin erran urrundu zaite.
Maitale baten…
Azken azkenik maite nautenek
naramate beste mundura
batek negarrik ez du egiten
ene hilkutxan dator hura.
Maitale baten…