Musikaren deskarga ilegala
Musikaren deskarga ilegala
Orain dela ez urte asko, musikariek disko berriak ateratzean, abestiak entzuteko disko horiek erosi behar ziren, edo zortea izanez gero, batzuetan irratian entzuten ziren abesti ospetsuenak.
Abeslarien irabazien parte handi bat horrela lortzen zen.
Baina azken urteotan, interneten eraginaren ondorioz, gero eta disko gutxiago saltzen dira. Arazo hau, internetetik abestiak jaistearen edo deskargatzearen ondorioa da.
Zenbait web orritatik musika deskargatzea legez kanpokoa da. Horregatik, musika jaisteko zenbait aplikazio desagertzen dira, legez kanpokoak direnez, desagerrarazten dituztelako.
Guzti honengatik, CDen salmentak % 30 jaitsi dira. Deskargek industria kolokan utzi dute. Europako gobernua deskargen aurka gero eta neurri gogorragoak jartzen ari da.
Espainiako SGAE-k musika ipintzea kobratu nahi die tabernei etab.
Frantziako parlamentua, musika eta filmak legez kanpo jaistea bozkatzen ari da.
Bestalde zenbait artista, haien abestiak Youtube bezalako webguneetan agertzeagatik ospetsuak eta aberatsak egin dira.
Nire ustez, honek alde on eta txar asko ditu.
Alde batetik, musika jaisteak abantaila asko ditu:
Nahiko diru aurrezten da, eta diskoa erostera joatea baino sinpleagoa da, informatikan aditua ez izan arren, erraza da ikasteko. Gainera, disko bateko abesti bat gogoko baduzu, baina beste abestiak ez, disko osoa erosteak ez du zentzu handirik.
Erosi behar ez denez, kultura-musikala handiagotzen du. Musika berria, edo inoiz entzuten probatu ez duzuna entzuteko aukera miresgarria ematen dizu, gustatzen zaizun ala ez probatzeko.
Bestalde, honek alde onak dituen arren ondorio latzak ere baditu:
Musika entretenimendua eta kultura da, baina jende askorentzako lanbidea ere bada. Abeslarien lana ez badugu ordaintzen, hauek diru asko galduko dute.
Egia da iragarki mordoa egiten dutela, eta kontzertuetatik dirua irabazten dutela, baina diskoen salmenta haien soldataren zati handi bat da, eta lapurretatzat har daiteke internetetik musika jaistea, ez baituzu ezer ordaintzen.
Nire iritziz, ez dago gaizki abestiak internetetik jaistea, guztia
bezala, neurrian izan behar da, eta abeslariei diskoak noizean behin erostea ere ona da.