Euskal Herrian Zuzenean, biba zuek!

EHZ festibala martxan da. Martxa itzela dago Heletan, eta aurten ere Herri bat zuzenean! izenburua eta marka bat baino gehaigo da. Musika bizitzeko modua da hau, kontzertuak antolatzeko moldea, kultura partehartzailearen irudia da EHZ, beste behin.

Mjc2OA==

Zailtasunei aurre egin, eta musika eta giro onaren laguntzaz Heletara hurbildutako milaka lagunek, beste behin hemengo mailaz gozatzeko aukera dute.

15 urte zuzenean
Behe Nafarroako Arrosako zolan hasi zen jaialdia, aspaldi. Eta urtez urte Euskal Herriko zein nazioarteko taldeen bilgune izan da EHZ. Urtero, uztaileko lehen asteburuan zer ikusi, zer entzun eta zer gozatu ugari izan dugu bertaratu garenok.  

 

Falta direnak gogoan

Mjc2NQ==

Aurten ere, festibaleko antolatzaileek, falta dituzten lagunak gogoan izan dituzte. Berri atxilotutako EHZko kideak gogoan, elkarretaratze ikusgarria egin zuten eskenatoki nagusiaren ondoan.

Berri Txarrak eta albiste hobeak

Mjc2Ng==

Kontzertuen maila beti aipatu da festibal honetan. Eta aro txarrari aurpegi onez begiratu ostean, aspaldiko urteetako larunbat jendetsuena izan da aurtengoa. Jende asko musika gogoz, eta ondorioz oso giro ona kontzertuaren lehen lerroetatik, ostatuetako azken barraraino. 

Mjc2Nw==

Mjc2OQ==

EHZ festibaleko kronikak, argazkiak, bideoak>

EHZ-festibala.com

kazeta.info

ehz

Irudia | ehz | ehz | Creative Commons By SA
Irudia | EHZ festibalean falta direnak gogoan | fabien oronos | Creative Commons By SA
Irudia | EHZ festibalean Berri Txarrak | ehz | Creative Commons By SA
Irudia | EHZ festibalean rinocerose | ehz | Creative Commons By SA
Irudia | EHZ festibala Heletan | ehz | Creative Commons By SA
Irudia | EHZ festibala Heletan zuzenean | ehz | Creative Commons By SA

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus