AmSTRONG dator, kontuz!

Mjc3MA==

Lance Amstrong estatu batuarra inoiz inork egin ez duena egitera joan da Tourrera: Erretiratu eta gero, itzuli, eta zortzigarren aldiz Frantziako itzulia irabaztera. Lehengo urtean, itzuleraren urtean, Astana taldearekin ez zuen sona handiko garaipenik lortu. “Nahikoa egin dik erridikulua ez egitearekin”, zioen jendeak Zarauzko malekoiko terrazetan… Baina aurten bere talde propioarekin etorri da, eta dirudienez, indarberrituta, prologoan 4. postua lortu baitu Alberto Contador faborito nagusiaren aurretik. 

A ze panorama aurtengo Tourrekoa!!! Iritsi daitezela mendiak arren!

Tourra zuzenean jarraitzeko (Berrian, Eitb-en, Letour.fr-en edo L’equipe-n)

Ekaitza bainuontzi batean