Askatasunik dago mugikor baten aurrean?
Askatasunik dago mugikor baten aurrean?
Jendeak sarritan galdetzen dit ea mugikorrik gabe bizitzeko kapaza naizen edota lagunekin harremanetan jartzeko nola konpontzen naizen. Gaur egun, arraroa da 17 urteko neskato edota mutil bat mugikor barik ibiltzen ikustea WhatsApp, musika entzuten, argazkiak ateratzen eta abar eginez. Sakelakoak dituen erabilera guzti haiekin gabe ikasten duzu, nolabait, bizimodua ateratzen. Azken egun hauetan telefono-kabina kopurua zein eskas denez ere jabetu naiz.
Badirudi ezinezkoa dela telefonorik gabe bizi, baina jakinarazten dizut haiekin gabe gehiago bizi dugula, hitza hitz. Ez dut esan nahi urte kopuru gehiago biziko dugularik, baizik eta esperientzia eta emozio gehiago. Zure mugikorraren pantaila begiratzen ari zaren bitartean, “kanpoko” mundua alde batera usten duzu; eta mundu hori da ni, azken hilabete honetan baloratzen ikasi egin dudana, hala nola zeruan antzeman dezakegun kolore bitxiak arratsalde oskarbi batean, nire txakurrarekin kalera joatean ezezagunekin ditudan elkarrizketak, gure auzoak eskaintzen digun paisaia ederra, eta hain arruntak edo sinpleak diren eguneroko kontuak; mugikorrak zuk ikustea saihesten dituen horiek.
Are gehiago, nahiz eta komunikazio aroan bizi, gailu berri hauen erabilera txarraren ondorioz, pertsonen arteko harremanak murrizten doaz; ala ez dituzu kalean ikusi, adibidez, bikote baten bat haien telefonoari begiratzen besteari ezta jaramon egiten ere? Zoritxarrez, arazo hau gero eta ohikoa bihurtuko da gure gizartean, orain baino ohikoago izatea posible izanez gero. Mugikorra erreminta baten gisa erabili behar dugu, eta ez besoaren luzapen bat izango balitz bezala.
Bukatzeko, aipatu nahiko nuke ez dudala denok euren mugikorrak paperontzira botatzea proposatzen, hain gutxi ere, kanpotik sumatzen den neurriz gaineko erabilera horren ondorioei nolabait erreparatu dezazuen baizik. Hala ere ulertzen dut gaur egun gailu inportantea eta ezinbestekoa izatea, edota inportanteena batzuentzat haien eguneroko bizitzarentzat; baina benetan saiatu nahi dut besteoi ultzeratzen mugikorren mundutik, beste gauza zoragarriagoak daudela eta benetan balio duela ohituraz aldatzea saiatzea.