Haurrendako euskarazko filmak aurrera Nafarroan
Haurrendako euskarazko filmak aurrera Nafarroan
Orain dela urte gutxi galdetu nion zinema aretoetako enpresaburu bati ea zergatik ez ziren euskarazko film guztiak Nafarroako aretoetara iristen. Haren erantzuna:
–Euskarazko filmek ez dute funtzionatzen. Inor ez da joaten ikustera.
Ikasturte honetan, berriz, Printze Txikia filmak 3 astez iraun du Nafarroako zinema aretoetan, Zikoinak filmak 4 astez eta Ozzy (euskaraz) filmak 6 astez. Eta irailaren hasieratik urte akabera arte etenik gabe izan da gutxienez euskarazko film bat zinema aretoetan. Beraz, pentsatzekoa da jendea haurren euskarazko filmak ikustera joaten hasi dela. Ea joera honek irauten duen.
Helduendako euskarazko filmek, ordea, ikusle gutxirekin segitzen dute. Igelak filma bi astez bakarrik egon da ikusgai, nahiz eta komedia txukuna izan, eta sekulako publizitate kanpaina egin. Iduri du azken urteetan Lasa eta Zabala, Loreak eta Amama filmek bakarrik izan dutela arrakasta helduen euskarazko zineman. Nola lortu ote zuten?
Hona hemen datuak zehatzago, besteak beste emanaldien ordutegiak, film bat goratzeko edo “akabatzeko” gako direnak:
Filma | Lehenbiziko emanaldia | Lehenbiziko asteko ordutegia | Iraupena aretoetan |
Printze Txikia | Irailaren 9an | 18:30 | 3 aste |
Zikoinak | Irailaren 30ean | 16:30-18:30 | 4 aste |
Laban, mamu txikia* | Urriaren 7an | 16:00 | Aste 1 |
Ozzy (euskaraz) | Urriaren 14an | 16:30-18:30 | 6 aste |
Igelak | Abenduaren 2an | 16:30-18:30-20:30-22:30-00:45 | 2 aste |
Axel, heroi txikia | Abenduren 16an | 16:30 | Aste 1 |
Pixi Post eta opari emaileak | Abenduaren 23an | 12:00-16:30 | Oraingoz 2 aste |
*Katalanezko izenburuarekin iragarri zuten karteleran euskarazko filma (!)
Kaixo Naparroan!
Egia da, azken urte honetan panorama zerbait hobetu da, nire ustetan. Eta Gipuzkoan Nafarroan baino gehiago hobetu dela iruditzen zait. Izan ere, Gipuzkoako guraso gehienak euskara ulertzeko aina iristen dira, ta horrek errazten du.
Ongi izan!