Zapatero: asko aldatu dira gauzak urtebetean
Zapateroren aurpegiak, bere sinesgarritasunaren galera eta krisi ekonomikoaren estuasunak salatzen ditu. Ilea urdindu zaio eta begipeko poltsak handitu egin zaizkio. Ecodiario agerkariak esan duenez, sei-zazpi urte zahartu da bakar batean Espainiako presidentea.
49 urte ditu, baina lehengo keinu alai haiek desagertu dira. Orain aurpegi uzkurtu eta kezkatia ageri du. Gaurko igandekari batek ere bere aurpegiaren azterketan sakontzen du.
Moncloak sortutako desgastea aipatzen da arrazoi bezala.
Ibarretxeri asko aldatu al zaio aurpegiera, Puerto Ricon klaseak ematera joan denetik?
Artikulu hau sinatzen duen honek plazer handiz ikusiko luke Patxi Lopezen bisajearen aldaketa Ajuria Enean dagoenetik.
Irudia | Zapatero, asko aldatu dira gauzak urtebetean | Ecodiario | Creative Commons By SA