Zuloak ikasgeletan

MjAwNw==

Azkena Isabel Celaa hezkuntza kontseilariaren “Educación para  la paz” delako biolentziaren desletigimazio planaren zehaztapena izan da. Euskaldunok zur eta lur utzi gaituena, baina zertarako engainatu, espero zitekeena. Deia egunkariak herenegun argitaratu zuenez, Lopezen gobernuak martxan jarriko duen planak, 2. DBHko eta Lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleei eragingo die eta beste hainbat ariketa “bereziren” artean, gazteek ETAk bahiketetarako erabili izan dituen “Zuloen” simulazio batzuetan sartu eta biktimen istorioak entzun beharko dituzte.

Denoi pasatzen zaigu burutik, nola kristo egingo duten halako gauzarik… Nola lortuko duten kontsentsua parlamentuan… Nola lortuko duten irakasleen babesa. Atzo Diario Vascon agerturiko Lopezen adierazpenen arabera ez dute kontsentsua beharrezko ikusten eta ez dute parlamentura eramango kontua. To! Tira, inposatu nahi dute, baina irakasleen babesik gabe ezin da aurrera atera halakorik. Agian ertzainak joango dira gelaz-gela, egiten den hala ez begiratzen.

Horrelako planteamentuak doktrinatzaileak dira, Euskal Herriaren gezurrezko ikuspegi sinplista hedatu nahi dutenak. Boterearen karamelua ahoan alde batetik bestera duenaren harrokeria. Euskaldunon kultura, nazio izaera eta gure baitan diren hainbat balore desager arazi nahi dituzte… ez dute nahi euskaldunon arazoa konpondu, desager arazi baizik. Lortuko dute?

Irudia | Celaa kontseilaria | ukberri.net | LGPL

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Zuloak ikasgeletan”-ri buruz

  • Nik bertan eransteko beste hainbat puntu proposatuko dizkiot Celaa hezkuntza kontseilariari. Har ditzala eskoletan praktikan jartzeko nahi badu.
    Hemen proposatutako puntuak:
    1.-Tortura zer den jakin dezaten, gela itxi batean ikasleak sartu eta praktikak azaldu.*Irakasleek 2 asteko eskolak hartu beharko dituzte. 
    2.-Proiekzio bat eta biktimen istorioak entzun.*Gonbidatuak aukeratu gabe, baina pertsona anitz dago.
    3.-Froga barik, egunkari bat nola itxi daiteken erakutsi: Imaginazioarekin, deklarazio faltsuak nola sortu, epailearekin harremanetan nola jarri, zure gustuko poliziak deklaratzera deitzeko nola izendatu…*Guztiarekin Collage bat egingo dute ondoren gela nagusian jartzeko.
    4.-Pertsona baten izena, profesionaltasuna eta orokorrean bere bizitza osoa nola zikindu eta iraindu dezakegun inolako kezkarik azaldu gabe. *Bertsotan ibiliko dira klaseko azken 15 minututan ikasitakoaren harira.

    Ez dakit nahiko izango duen Celaa andreak, baina gehiago nahi izan ez gero, idatz dezala hona eta beste hainbat puntu pasako dizkiot nik edo beste edozeinek. Herritarrak horretarako gaude, gobernua laguntzeko. Ez dezala ahaztu nik bera bezalaxe, gure gazteak ondo informatuak eta ondo hezituak izan daitezen beste interesik ez dudala.