Zer egin dezakete komunikabideek?

Herenegungoaren eta atzokoaren segidan, kameraren jiran antolaturiko hizketaldiaren hirugarren zatia. Oraingoan, eta atzokoaren haritik, etorkizunean komunikabideek har ditzaketen neurriez ari dira Gorka Julio blogari ezaguna, Xabier Letona Argia aldizkariko zuzendaria, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria eta Nerea Azurmendi Vocento taldeko kazetaria.

Zer neurri hartu? Ba al da jarraitzeko moduko eredurik? Gorka Juliok proposamen bat egiten du… baina guztiak ez dira ados.

Erantzunak ondorengo bideoan.

HTML Kodea

 

Mahai-inguruak osorik 50 minutu inguruko iraupena izan zuen eta datozen egunetan atalka eskainiko dizugu. Ez ahaztu, Digitalak ekoiztetxearen estudioetan 360 graduko kamerarekin grabatu genuela mahaiaren jirakoa, eta zuk, irakurle, saguaren mugimenduekin begia nahi duzun lekuan jarri ahalko duzula.

 

Lehen aldia da halako zerbaitekin froga egiten dugula eta ia gustuko duzun.

Aurretiaz entregatutakoak ikusi nahi badituzu:

Mahai-inguruaren lehen atala: Zertan da kazetaritza gaur?

Atzo eskaini genuena: Kazetaritzaren bide berriak.

MjAwNA==

Irudia | O tempora! | Tom | Creative Commons By SA
kazetaritza, mahai ingurua, neurriak, Papera, urteurrena, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zer egin dezakete komunikabideek?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude