Batasuna jokoz kanpo uzteko zailtasunak
Alderdien Legea 2002. urtean indarrean jarri zutenetik bederatzi legez kanporatze jasan ditu ezker abertzaleak. 2011ko hauteskundeetan Batasuna ordezkatzen duen siglarik ez ikusteko, ordea, legedian aldaketak iragarri ditu gobernuak (PPren presioei men eginez).
Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoa aldatzea izan da oraingoan errezeta.
Hiru bide berri ezarri dituzte legez kanporatzea bermatzeko:
- Indarkeria gaitzestea.
- Hautagaitzen kontra egiteko epea hauteskunde-kanpainara luzatzea.
- Gerora legez kanporatzea gauzatuko balitz Kargudunei akta kontzeko aukera.
Antza denez, ordea, bide horiek indarrean jartzeak legearen ikuspegitik arazo bat baino gehiago ekar ditzake.
- Kargu publikoa eskuratu duenak ez du bozkatu duen hori soilik ordezkatzen, gizarte osoari baizik. Ez du alderdi bat soilik ordezkatzen. Aulkiak, beraz, ez dira alderdienak. Politikari batek, legegintzaldian alderdiz alda dezake, beraz, alde horretatik kargudunei akta kentzeak ez dirudi legez bideragarria, alderdi bat legez kanpo egonda ere, aulki hori ez baita alderdiarena.
- Legez indarkeria gaitzestera behartzea, premisa ideologiko bati lege estatusa ematea litzateke. Gaitzespen formulazio zehatza ere legez ezarriko ote dute? Ala nahikoa litzateke indarkeria mota oro gaitzesten dela esatea? Legez behartu daiteke esaldi bat esatera?
Arazoak arazo, lege aldaketak indarrean jarriko dituztela inork ez du zalantzarik. Hori horrela, herritarren eskubideak bigarren mailan geratuko lirateke, beste behin.
PSOEren baitan aldaketa horiek beharrezkoak ez direla uste duenik ere bada. Hilaren 11n Jesus Egigurenek honakoa zioen Diario Vascon eginiko elkarrizketa batean lege aldaketei buruz:
“En España se cree que todo se arregla con leyes o con acuerdos por escrito que luego no cumple nadie. Debería existir complicidad entre Gobierno y oposición, y así no harían falta tantos papeles. Yo pensaba que con la Ley de Partidos era suficiente y que retocarla abría expectativas de recurrir otra vez a Estrasburgo, pero me imagino que los legisladores sabrán lo que hacen”.
Bai, egia esan nahiko zaila daukate demokrazia itxura mantendu nahian aldaketa horiek indarrean jartzea. Ikusiko dugu ea lotsa apurrik baduten… Milesker artikuluagatik eta zorionak urteurrenagatik.