Nor da euskalkien estandarizazioaren beldur?
Nor da euskalkien estandarizazioaren beldur?
Ez da hemen euskal egunkari bakarraren kazetaritza-lana zalantzan jartzeko bokaziorik eta ez gogorik ere, nahiz eta lan hori bideratzen duten irizpideek lau haizek batera jota diruditen askotan.
Baina guztiarekin ere, ez da erraz ulertzen nola kalera dezakeen joan den igandekoa bezalako gai bat, beste galaxiaren batean dabilenari baino interesatzen ez zaiona eta, begi bistakoa den bezala, euskaldun gehienon animoak jipoitzera datorrena.
Atera berria den euskararen erabilera-mapak erakusten duen bezala, Euskal Herri delako hau ez dago indarrak globo eta suzirietan xahutzeko egoeran.
Nola etor daiteke orain, pelikularen altura hauetan, euskara estandarizatzeko funtzioa duen euskal egunkari bakarra inolako lehentasunik ez duen kontu hutsal bat planteatzera? Ez al dago bestelakorik eztabaidatzeko edo, behinik behin, orriak betetzeko?
Zergatik ez zaio bururatzen gure egunkari horri, esaterako, duela hilabete J.M. Torrealdaik HAMAIKA telebistan euskara estandarraren inguruan planteatu zuenaren ildoko zerbait serio kaleratzea?
Zergatik ez du ahalegin gehiago egiten maiz asko euskalkien erabileraren estalkiarekin disimulatu nahi izaten den analfabetismo erraldoiaren kontra? Zergatik ez bideratu, berdin erakunde zein komunikabideetan ohiko bilakatzen ari zaizkigun pidginizazio ustelen, txoko-fonetismo nagien eta gainerako haurkeria linguistikoen salaketa aktiboa?
Ez al dugu sinesten akaso hizkuntza bat, bakarra, bateratua, aberatsa, indartsua, noranahikoa, jakite-hegoek igoa… behar dugula Euskal Herri osoan?
Euskalkiek, estandarizatuta edo estandarizatu gabe, ez digute hori konpontzen. Eta denbora, indarrak eta dirua galarazi, berriz, bai. Gordinki esanda bada ere.
Are gehiago, gezurretan ari da lagundu beharreko euskalkidun hutsik dagoela dioena, egun ez baitago euskara batu mintzatua ulertzen ez duenik. Eta, jakina, idatzizkoa ulertzen saiatu ez denari dena irudituko zaio zail; eta maila berean irudituko zaio zail irakurtzea bera, euskalkian zein batuan.
Eta arazoaren giltza: gaur egun etengabeko ahaleginetan ari diren euskaldun berri, berriztatu eta ikasiak dira hemen benetan zaindu behar direnak, ez sasi-euskalkitan dihardutenak. Hauenak, gehienetan, aitortu diezaiogun behingoz egia geure buruari, saltsa-euskalki modukoak baino ez dira. Adibideak, etxetik irten bezain pronto.
Zertan ari gara, orduan?
Gure balkanizazio honekin hizkuntza hegemonikoei irmoago laguntzen?
Geure hil-kutxa prestatzen?
Horrela bada, animo eta aurrera, bada!
(K.S.)
Azaldu dezakezu zehatzago zertan egin zuen huts, zure ustez, erreportajeak? Galdera hau egiten duzu: “Zergatik ez du ahalegin gehiago egiten maiz asko euskalkien erabileraren estalkiarekin disimulatu nahi izaten den analfabetismo erraldoiaren kontra?” Ba nik uste dut erreportaje horretako adierazpen asko bide horretatik zihoazela, Arraratsenak ea Amurizarenak behintzat, orain gogoratzen naizenez.
“Egun ez baitago euskara batu mintzatua ulertzen ez duenik”
Zuk diozuna ez da egia Ipar Euskal Herriko gehienentzat, EDO entzuten duten euskara “batua” ez da zuk aipatua.
Euskara “batua” bezala saltzen dena, osoki, espainerazko esamolde kalkatuaz beterik da, eta zonbait aldiz ere espainerazko hitz mozorrotuaz betea.
Zeure artikuluia lekuko:
“pelikularen altura honetan” (espainerazko esamoldea + espainerazko hitzak).
“globo” (hitz espainola)
Hala nahiago zenuke Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako jendeek espainera gehiago jakitea!!!
Horrela lehen kolpez ulertuko lituzkete, barra-barra erabiltzen diren: baxu, kaxa, buelta, ziento, papera (errola)… eta hanka sartu, faltan bota, atentzioa deitu…
Horrelakoak ehunka dira gaur egun euskara “batua” bezala ematen den horretan.
“Herria” astekariaren euskara batua da, eta, oro har, arrotz kutsu gutiago duena.
Joxemiel
Hegoaldeko euskaldunak 700.000 inguru dira; Iparraldekoak 50.000.
Logiko samarra da, beraz, Hegoaldekoen hizkuntza-makurkeriak ere gehiago izatea.
Tartean, aitatzen dituzun horiek egongo dira, seguru: “pelikularen altura honetan” (espainerazko esamoldea + espainerazko hitzak) eta “globo” (hitz espainola).
Baina hori bakarrik bada Iparraldeko batek ulertzen ez duena, gaitz erdi! Zeren eta horrek esan nahiko luke gainontzeko lerroekin ez duela arazorik izan eta ongi jaso duela hor goian kontatu duten guztia.
Eta ez da gutxi.
Hegoaldekooi antzeko zerbait gertatzen zaigu Itxaro Bordarekin eta ez dugu arazorik irakurtzen segitzeko.
Ez dago ondo idazlea aipatzea eta adibiderik ez ipintzea.
Ea,ba, Hegoaldeko nork ulertzen duen esaldi osoa:
“Arras planttakoa izateko tatxa guztiak biltzen ditut, erdi sekretuan atxikitzen ditudanez gain: ameslaria, décroissant ideietakoa, bling bling” (http://www.argia.eus/argia-astekaria/2230/itxaro-borda/osoa)
Arras planttakoa izateko tatxa guztiak biltzen ditut, erdi sekretuan atxikitzen ditudanez gain= Planta onekoa izateko defektu guztiak biltzen ditut, erdi sekretuan itsatsitak ditudanak gain.
Gutxi gora behera, ta bai ezberdintzen dira baina ez hainbeste, nire experientzia txikia kontuan izanda ta nire euskara maila apala kontuan hartuta.
Hemendik Iparraldera joango bagina bizitzera , hango euskaldunekin batuan egiteko zailtasun batzuk egongo ziran, baina hor denbora gutxian egonda, arazo asko egongo zanik.
Tatxa begiratu behar izan dut hiztegian, baina batuako hiztegian.
Goiko testuan sartutako erdal hitzena omen zen arazoa.
Euskara batuko hiztegian agertzen ez diren frantsez-ingelesesezko hitzak itzultzea falta zaizu, beraz:
“Arras planttakoa izateko tatxa guztiak biltzen ditut, erdi sekretuan atxikitzen ditudanez gain: ameslaria, décroissant ideietakoa, bling bling”
Ba nire lanera datozten Ipar EHko euskaldunak nire batua oso ondo ulertzen dute, ta nik beraiena ta baita batua ez dana. Xiberotarrekin batuan elkar ulertzen gara ere ta arazorik ez.
Bai ezberdintasunak daudela Frantsesa ta Gazteleraren eraginagatik , baina elkar ulertzeko ez ditut askok aipatzen dituzten zailtasunak ikusten. “Pelikularen altuera honetan” ez badute ulertzen, “gauden unean” erran dezakegu ta ulertuko dute.
Ta nire lanera etortzen diran gehienak 40 urte baino gehiago dute, beraz hain ezberdinak ez dira izango, hori ez du erran nahi batuago egon ez zitezkeenik.
Kalkoen ordez Iparralde eta Hegoaldean amankomunean ditugun hitzak, esaerak, eta abar landu beharko genituzke eta kalko horien alternatiba ez badaude behintzat sortu. Bestalde, batasunerako bide horretan ezberdin idatzita dauzkagun hainbat hitz ere bateratu beharko genituzke (guraso/buraso…).
Dena den, uste dut pixkanaka euskara homogeneizatzen doala, alde batetik euskara batuaren eraginagatik eta bestalde euskalki ezberdinak hitz egiten duten arteko erlazioengatik ( lanagatik beste herri batera joatea, beste herriko bikotearekin bizitzea, eta abar).
Ño! Ez dakit ba artikulu hau interesatu zaigunak ere oso galaxia honetakoak ote garen!
Ados kligeroarekin. Despiste izurrite latza euskalgintzan…
Euskalkiak eta batua elkarren osagarri dira eta ni bat nator bien arteko zubiak eraikitzen laguntzen duten proposamenekin:
– Koldo Zuazok “tokiko batua” kontzeptua proposatu du, eta, nere ustez, kontzeptu hori oso egokia da norbere euskalkitik abiatzen diren euskal hiztunei hiztun oso bihurtzeko bidean euskara batua menderatzeko bidea ikusarazten laguntzeko. Hezkuntzarako, tokiko komunikabideetarako…
http://www.berria.eus/paperekoa/2007/002/001/2016-10-23/bigarren_batasun_bidea_euskalkiak.htm
http://www.berria.eus/paperekoa/1938/006/001/2016-10-23/nola_eraiki_hiztun_osoak.htm
– Lurdes Oñederrak ahozko baturako gauza berbera proposatzen du: “batua euskalkietan kantatzen ikasi beharko genuke”.
http://www.berria.eus/paperekoa/1948/008/001/2016-10-23/batua_euskalkietan_kantatzen_ikasi_beharko_genuke.htm
Niretzako Berriak kaleratu zuen informazioa oso interesgarria izan zen, eta ekarri zituen proposamenak argiak eta oso baliagarriak.
Zuk azalduko diguzu, Bart, mesedez, kligeroak azaldu ez diguna?
Eta mesederik gabe ere bai. Bada, horixe, iruditzen zaidala euskalgintzan nor bere aldetik ari dela, norbere eltzeari begira gehienak, ekimen sendo gutxi, eta txokokerian asko. Euskalkiekin pasa gara euskalkiari begiratu ere ez egitetik (hanka sartze makala), orain herriz herriko euskalkiak berpiztu-edo nahian aritzera, edonola.
Ezagutzen dugu herririk, kalean euskara ia zero erabiltzen denik, herriko euskalki galdua berreskuratu nahi duenik, bidean batua “pedantea” dela eta halakoak botaz.
Edo besteren bat, non kafetegi berri bati “kafeteiye” izena jarri dion bezeroekin jotafuego gazteleraz jarduten duen jabeak. Eta horrela.
Erreportajean ez al zaio babesik ematen, titulutik hasita, euskalkien estandarizazioaren proposamenari?
“Bigarren batasun bidea: euskalkiak”
Titulu horrek ez al du oraindik eginkizun omen dagoen erronka inportante baten beharra iradokitzen?
Lehenengoa batuarena, bigarrena euskalkiena.
Eta nahita ala nahi gabe, ez al du euskalkien protagonismo galdua indartzen?
Eta zenbateraino neutralizatzen du Arrarasen eta Amurizaren lekukotasunak erreportajeak ematen duen inpresioa? Zeren eta klasiko samarra da erreportajeak islatzen duen eskema: euskalkien estandarizazioarena duzue tesi zentrala eta orain aldekoen eta disidenteren baten iritziak jarriko dizkizuegu kontraste modura.
Nik ez nuen betaurreko horiekin irakurri erreportajea, eta batuaren beharra nabarmentzen zuela iruditu zitzaidan ororen gainetik, baina baliteke zuek arrazoi izatea. Benetan eskertzen dizkizuet azalpen hauek, Bart eta kligeroa.
Egun on!
Benetan eztabaida interesgarrie!
Neuk argi dekot: euskalkien aldekoa naz!
Batuera euskaldun barrientzat izango da “naturala” baine EH osoko edozien herritako euskalduntzat guztiz artifiziala dela uste dot.
Neure aburuz, kriston aberasgarriek diz eskualdetako desberdinetako euskalkiek. Hizkuntz bateratu bet egon behar duela? Ba agien bai, baine jakin hori asmatuteko hizkuntza bat dela, ez berez sortutakoa, asmatutako arau artifizialegaz. Ez da gure euskara zaharra, euskara barri bat baizik.
Neure iritzie da soilik.
Mile esker!
Iritziak iritzi, batua EZ da asmatutakoa eta EZ da artifiziala.
Euskalkien gainean eraikitako eredu estandarra da euskara batua.
Euskara batua ez da euskalkien etsai, makulu baizik. Eta alderantziz.
Euskara batuak erraztu egiten du euskalkietara hurbiltzea (eta alderantziz, jakina).
Ona izaten da zerbaiten gaineko iritzia eman aurretik, pixka bat sikiera, informatzea.
Bart:
Aske nazen neurrien, emon dezaket iritzia zu bezain informatute ez banau be. Neure iritziek lekurik daukon edo ez, ZUZEU-k erabaki beharko luke. Beraz, errespetu pixkat, mesedez.
Euskara batua zerbait barrie da, XX. mendekoa. Aurretik EZ zan existitzen, euskara eta euskalkiak bai noski. Zeuk esan bezala “eraikitakoa” izan da.
Neuk ez dot esan batua euskalkien etsai denik.
Batueraz berba egiten ez duen ororentzat da artifiziala. Galdeu Ondarrutar bati eta batueraz modu naturalien berba iten daun edo ez !
Besterik ez,
Ane,
batuaz nahiz edozein euskalkitan jardun daiteke naturaltasunez, edo ez.
Berbarako, zerorrek bizkaiera eta batua bera nahasten dituzu idaztean.
Kontua ez da batua edo euskalkia erabiltzea. Kontua da bata, bestea, edo biak, modu eta egokiera ahalik eta egokienean erabiltzea.
Batua “berriak” erro zaharrak dauzka, edonola ere. Inondik ere ez da ez artifiziala, ez asmatutakoa ere.
Informazio gehiago berton: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskara_batua/eu_7419/euskara_batua.html
Ondarrutar alfabetatu edo alfabetatubarikoari? Barka!. Ondarrutar edo Onddarruttar esan behar neuke,nuke, Aski dugu. Hizkera jaso bakarra batua da, hizkuntza guztietan legez. Idatzizkoa eta ahozkoa, euskaldun ikasi guztiendakoa, leitu, irakurri eta idatzi egiten duten euskaldunena, horixe baita euskaraz bizitzea, 24 orduz, ezen ez lau txorrada botatzea euskarazko lau lerro bizi osoan irakurri gabetanik.
Eta hik, Ane, Sabinok asmatuteko, kagatxen yaiz! izena duen horrek, zergaitikankan eskribatzen duzu bizkaiera ez dan bizkaieraz? Kriston polite zure euskerie. Tumatxa!
Ane,
Nire ustez, EH guztirako den testu bat zuk bezala idaztea euskarari erakusten zaion errespetu falta bat da. Euskarak barietate estandar normalizatu bat beharko ez balu bezala, beste edozein hizkuntza normalizatuk bezala. Hizkuntza normalizatu guztiek dute barietate estandar bat, hizkuntza hori erabiltzen duten elkargune izan behar duen barietatea bat. Ala uste duzu Calabrian italiar estandarra mintzatzen dela?
Kuriosoa, euskararen kasuan baino ez dut entzuten “artifiziala” denik, edo berria denik. Eta bitxia da, euskararen seriotasuna ukatzeko hainbat espainolek erabili izan duten argudio bera bere egin dutela hainbat euskalkizalek.
Euskara batua pobrea dela uste duenak, euskara batuan euskara pobrean egiten duela uste duenak, bere euskara bera du pobrea. Hori ez da batuaren edo euskalkiaren arazoa, aberastasuna ez baita nik “det, dakat” eta zuk “dot, dekot” jartzea. Euskara aberatsa izatea beste osagai eta baliabide batzuk egiten dute, eta aberats edo pobre izan daiteke norberaren euskara, berdin dio batua edo euskalkia den.
Lagunekin whasappean nahi duzun euskara erabil dezakezu, jakina. Eta zure ingurunean zure euskara bizi mantentzea ondo dago. Baina euskaldun guztientzako elkargune den leku batean, ez dut uste barietate egokia denik txokoetako euskara.
Azken batean, artifiziala ez dakit, baina zure euskara niretzat euskara batua baino arrotzagoa egiten zait. Batua elkargunea da, zurea, ba hori, zurea eta zure ingurukoa.
Kaixo Batto!
Interesgarrie zeure ikuspuntue baine ez nau ados. Aitortukotzut, Calabrian italiar estandarra berba iten den edo ez, ez dakidala. Baine espainolak aipatzen dituzunez, badakit andaluz batek, peruar batek eta argentinar batek (txiste bet ematen dau 😉 ) gazteleraz berba iten dutela baine bakotzak bere modun. Gu modun. Esaiozu, chiletar bati txarto iten daule berba gazteleraz!
Ingelesarekin be gertatzen da: inglaterrako, EEBBtako, Eskoziako edo Irlandako ingelesa ez da berdine! Gure modun.
Ez dot esan batua pobrea denik, baizik eta euskalkiek zein aberatz egiten duten gure euskara. Zer gure dozu esatea, neuri “erran”, “fit” , “aunitz” eta horrelakuk entzuten ditudanen pentsetan dot: zein politte, anitza eta bizia den geure euskara! Guztiok batueraz berab eingo bagenu, XX.mendeko hizkuntza artifiziel bet izango genuke.
Neuk esan dut, agian beharrezkoa dela hizkuntz bateratu bat egon bihar dauela. Hor arrazoie emoten dotzut, baine hizkuntza beten helburu zein da? Neuk hizkuntza bet komunikatzeko erabiltzen dot. eta komunikazioaren helburu zein da? Elkar uletzea. Eta uste dot nere iruzkina, atsegin izan ez baduzu ere, ulertu, ulertu dozula. Ziur naz, Azkoitia, Baiona, Aramaio edo Berako euskaldunek neure iritzie ulertuteko arazorik ez dutela izan.
Neu batueraz berba iten, guztiz artifiziala naz, Baigorriko norbait batueraz iten, guztiz artifiziala da, Gaur Egungo albistegietako aurkezliek artifiziel berba iten dute. Zuzen berba iten dutela? Ados. Kalien horrela iten dute berba? ez dot uste.
Sekulako amorrue ematen dozta norbaitek esaten doztanean: hori ez da zuzuena, honela da. Ez da zuzena zeren arabera? Batueraz ez da zuzena izango, baine 1823an jaio zen Maria Dolores Etxabarri Lizeaga biramun barrikoztarraren araberaz, guztiz zuzena!
Hala ere Batto, ulertzen dut esan gure dozuna.
Ondo izan!
Ane,
Noski, txiletar batek oso ondo egiten du gaztelaniaz, edo granadar batek; baita Calabriako batek italieraz ere…. eta zuk euskaraz, noski. Baina hizkuntza batek dituen barietate lokalak ederrak diren arren, denek dute barietate estandar bat. Norberak kalean eta lagunartean berea egitea ona eta aberasgarria da, baina denontzat mintzatzean barietate estandar hori erabili behar da, horretarako egina baita.
Eta barietate hori ez da asmatua, ez da artifiziala; bizirik dagoen euskaratik egindako hautaketa bat da. Aditza laguntzailea batuan “dut”, “det”, “dot” ala “düt” izango zen hautatu zen, eta “dezaidake” eta “jatasan”en ordez “diezadake” eta “zitzaizkidan” izango zirela. Baina denak bizirik zeuden eta daude, ez zen ezer asmatu. Tokiko aditz laguntzailea eta aukera lexiko batzuez aparte, ezer gutxi baitute euskalkiek euskara batuan kabitzen ez denik, jendeak kontrakoa uste badu ere (mintzatzean egiten diren kontrakzioak aparte utzita).
Eta ez, ez da pobrea, euskarak bizirik dituen gauza asko sartzen baita bertan. Izan ere, nork esan dizu zuk aipatutako “erran”, “fite”, eta “aunitz” batua ez direnik?
Euskara batuan mintzatzen diren askok txokokerian ibiltzen diren euskaldun “autentiko” alfer askok baino askoz euskara aberatsagoa dute.
Goian esan den “kafeteiye” modukoek ez dute ezer aberastasunetik. Tokiko bereizgarri partikularrak azpimarratzeko tema, hori bai dela arfifiziala.
Ulertzen dut? Demasa! Euskalkien aldeko batek, ustez mendebaldeko euskalkidunak, TZEN ibiltzen du, gogoak emon deutsolako, edo, eta dut, Axularrrena. ( Oh. (horrek oharra erran nahi dau) , barka, edozein, nornahi euskalkidun….( deklina ezan) bazekik/n Axular nor dAn, horixe, Dixjeika! Bo ! goantzera noaie, arras nazkaturik. Euskal Herririk ez dago, halaxe dio Zuazok, eta arrazoi du, ezen ez arrazoial
Ez dut guztia leitu, ezin, baina fit ez,faborez, “fite”. Hik ez dun “fit” behin ere aditu, leitu ere ez. Ez hasi gauzak asmatzen. Hobe dun irakurtzea.
Zarautzen fit-ek ospa esan nahi du….
Egun on!
Juan Luis Zabalarenaren ondotik eman nuen ene ekarpena 2016-10-28an. Ez nintzen ohartu Kligero eta K bat eta bera zirela. Ohartu izan banintz erantzungo nioke segidan.
“Hegoaldeko euskaldunak 700.000 inguru dira; Iparraldekoak 50.000”. Hortik abiaturik dena ulergarria ote da? Baina ez! Ez da arrazoinik tipia mespretxuz hartzeko!
Nik erran nahi izan dudana hauxe da: “Batua” izenekoa gaur egun espainiarkeriaz betea da, bai lexikoan bai esamoldeetan, eta hori ez da halabeharrezkoa, baina hala da zoritxarrez!. Ez zen halabeharrezkoa jarrai aditzaren erabiltze makurra (tradizioaren kontrakoa eta 50.000 euskaldunentzat ezin onartuzkoa: JARRAI = CONTINUAR (“seguir = continuar”) egia izan daiteke HEHan, baina ez IEHkoentzat. Frantsesez bi kontzeptuak “suivre” eta “continuer” berezirik baitira. IEHkoentzat horrelakoak:«bik oraindik ihes eginda jarraitzen dute» – «gurean berria izaten jarraitzen du» – «funtzionatzen jarraitzen du» – «gora egiten jarraitu du hildakoen kopuruak» … ez dira ulergarriak, bertan ez baitira erabiltzen espainierazko kalko horiek, eta horrelatsu emanen lirateke: “bi, oraindik ihesean dira” – “gurean oraindik berria da” – “martxan da orai ere” – “hilen kopurua oraindik handiagoa da”.
Hau etsenplu sinple bat baizik ez da, baina HEHan arrunt sartua eta onartua jarrai aditzaren erabiltze hori..
Zer erran nahi dudan garbi da, ene ustez. “Batua” asmo eder bat da, dudarik gabe, eta indar guziz lagundu beharrekoa. Baina, otoi, ez da pentsatu behar gaur egun hedadura handiko medietan erabiltzen dena, batua denik: gehienez gipuzkera, hein tiki batean aldatua,
Baina euskara “batua” izenez ezagutzen dena erabiltzen denetik espainerazko kalkoen zaparrada hain handia izan da…
Eta bestalde Kligerori: 700.000 euskaldunek ez dute arrazoi 700.000 direlako. Ez eta ere 50.000 euskaldunek 50.000 direlako. Begi bistakoa da “globo” zein “ballon” hitzek, batak nola besteak, euskaraz “globo” eta “balon” hitzak ematen dutela HEHn eta IEHn.
Baina zergatik globo inposatu? Une batez iduri zuen “puxika” hitzak eginen zuela bere bidea…
Dena den Kligerori berriz ere:
“Tartean, aitatzen dituzun horiek egongo dira, seguru: “pelikularen altura honetan” (espainerazko esamoldea + espainerazko hitzak) eta “globo” (hitz espainola).
Baina hori bakarrik bada Iparraldeko batek ulertzen ez duena, gaitz erdi! Zeren eta horrek esan nahiko luke gainontzeko lerroekin ez duela arazorik izan eta ongi jaso duela hor goian kontatu duten guztia.
Eta ez da gutxi.”
Bana ez ez nuen nik horrelakorik erraten, hau baizik:
“Euskara “batua” bezala saltzen dena, osoki, espainerazko esamolde kalkatuaz beterik da, eta zonbait aldiz ere espainerazko hitz mozorrotuaz betea.”.
Eta eransten nuen: “Zeure artikuluia lekuko:
“pelikularen altura honetan” (espainerazko esamoldea + espainerazko hitzak).
“globo” (hitz espainola)
Hala nahiago zenuke Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako jendeek espainera gehiago jakitea!!!
Horrela lehen kolpez ulertuko lituzkete, barra-barra erabiltzen diren: baxu, kaxa, buelta, ziento, papera (errola)… eta hanka sartu, faltan bota, atentzioa deitu…
Horrelakoak ehunka dira gaur egun euskara “batua” bezala ematen den horretan.
“Herria” astekariaren euskara batua da, eta, oro har, arrotz kutsu gutiago duena.”
Eta ene galdeen erantzunen haiduru naiz oraindik ere.
Josemiel
Dena dela, uste dut garrantzi handiegia ematen ziola euskara batua / euskalkiak auzi horri.
Inondik ez dut uste euskararen barietate edo erregistroan dagoenik arazoa. Are gehiago, euskarak duen erronka nagusia, erabileraren borroka, euskara bizi mantentzearen borroka, gaur egun hiri handietan bizi den egoerari buelta edo irtenbidea nola eman aurkitzean datza. Eta hor euskalkiaren auzia bigarren mailakoa da guztiz, nire iritziz.
Arnasgune izan daitezkeen herri gutxi batzuetatik kanpora, euskaraz bizi nahi duenak ikaragarrizko zailtasunak ditu inguruko erdaldunen eta EUSKALDUNEN aldetik. (Eta onartu beharra dago arnasgune horiek euskaraz dakitenen ehuneko gero eta txikiagoa hartzen dutela… eta, itsu ez denarentzat, euskararen bilakaera gehiago izango dela tamalez Azkoitia donostiartzea eta ez Donostia azkoitiartzea).
Inork uste badu Bilbo eta Donostian euskalkiaren auzia ekuazioan sartzeak irtenbidea erakusten duela… aurrera. Nire iritzia da, esan bezala, lan eremua beste plano batean dagoela jada.
Euskara gehienez ere eskolan ikasi bai baina beste ezertarako ez duen erdaldun inguruneko “euskaldun” jende asko dago, eta, bestetik, euskara etxean ikasi bai baina mantentzeko ezer gutxi egiten duen jende asko dago, umeari euskaraz egiteaz aparte. Eta euskaldun “alfer” horiek berdin berdin izan daitezke batuan edo euskalkiz mintzatzen direnak. Nire inguruan behintzat horrelaxe ikusten dut (non eta ez diren euskaldun berriak zertxobait “militanteagoak”).
Soziolinguistika matematikoa alde batetik, eta atxikimendu eskasa bestetik… eta globalizazio gaizki ulertua (lehn mailan espainolizazioan islatzen dena), eta abar…
Eta zer dira , bada, euskaldun euskalkigabeak, baina euskaldun osoak, oso osoak, euskaraz bizi direnak, euskaldun zahar-berritu horiek ez bezala, ikasiak, jantziak, literatura irakurtzen dutenak, gozatu ere bai, musika, harreman guztiak euskaraz izaten dituztenak Gasteizen edo Iruñean. Ze, oso erraza baita “ni eukalduna naiz Azpeitian jaio bainaiz”, baina ez dakit bainaiz nola idazten den, ez baitut sekula ere, egundaino, libururik euskaraz leitu,irakurri,eta hola eta hola, hi, badakizu zer? Analfabetoa haiz, onartu ezak/n eta joan, fan, goan, jun hadi Euskaltegira, eta institutuan bahabil ez hadi babua izan, edo bestela jun zakurrin ipurdira! Azken hori euskaldun guztiek entendituko dute, ulertu ez baitakite, eta oso jatorra baita. Jakina, bait zer den dakien euskaldunik baden! Izanen ahal da! ( Esto significa “ojala sea asi” que como todo el mundo sabe todo el que habla, es un decir, euskalki, que parece el sukalki vizcaino, entiende perfectamente. Bego. ( No tiene nada que ver con la Begoña bilbaina que nunca ha sido catedral, no tiene maneras, y ahora creo que es, pero merece) De paso, ez du pena merezi , aunque sea muy jatorra no es euskara, o merezi o no merezi, kitto, y si no se pronuncia bien la tt, mejor kito.
euskaraen arerio nagusia zuzentzaileak dira. Euskara Batua Zertan Den inposatu dutenak. Euskara Gorroto Agenden bidez gorrotoa ereintzen dutenak. Pentsatzen dutenak gauzak zuzen edo oker direla.
Euskararen arerio nagusiak euskal analfabetoak dira, sonatzen zait eta horrelakoak erraten dituztenak, eske, ya que ta, porque, hori bai, muy jatorrak. Baina zoazte irakasteko ola batera eta hasi hola eta hola hizketan, bua txabal! Kriston! Nork idazten du, bada, es el copon edo bere seme-alabari, bikotea erabili behar dela ahantzi ez badu, esaten, hain lasai, hain zabar. Es que el batua, batuera, batuera?, kagatxen txara, txabal, primo, Sabes como te digo? Pos eso, Analfabetismo fuera, pero de una puta vez!
Noski. Eta espainieraren arerio nagusia, Lázaro Carreter eta RAE, frantsesarena etsairik handien Académie française, eta abar, eta abar…
Begiratzen zaion lekutik begiratzen zaiola, argi dago: Alfabetatzea da bide bakarra! Herri alfabetatua inoiz ez zanpatua! Alfabetatu ala hil!
Guztiz ados. Alfabetatzea da gakoa.
Hobeto al dago ?
Lucio Maidagan
Jue 01/02/2018, 20:21
Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-
kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =
Nola da askatasuna edo libertatea ?
Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza
batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)
Lehen´engo gutuna eta gero oharrak bidali nuen, euskara batuan hiztegia erabili behar nuela (estandarra, nahi zidan ezan) nik zaharra dela, baina badaukat´ela hiztegia, nola ez,
eta euskara batua´rena, zer hiztegi ba ? eta baita ere “estilo liburua´kin egin beharra. Irakurri nuen liburu hori, egin nuen bezte gutun bat egokiagoa zelakoan, bakarra eta ohar gabe, nola ez duten erantzuna izan,ematen du azarratu egin direla.
Horregatikan nago sartzen internet´en, eta orain ohar batzuekin, jakinda zuen eztabaidak azpaldikoak direla, eta ez dela inore konturatuko idatzi egin dutela, baina…..
OHARRAK=Sarasolak ezin zuen idatzi, (mi..) jorratu, ikusi, berrikusi,… eta (tra..) ohituraz, ohizko,…? eta hainbeste idatzi gabe hitz berdinak, aggg….eta neri ajola batere ez diaten hitzak “fideoa” ( zein Fideo de Mileto ? ) eta “libre” zer ? erderakada ipar… eta ego… ASKATASUNA edo ez?
Bere hiztegiak 25 mila ez e ? 25 miloi !! nondikan !!??, euskara kultoa ezan behar dela, ixa hitz denak erderakadak, hori bai!!. Zuei Zuazo-Amuriza, euskalkiak nahi duzutenak, “portalia” “espaldia”halakoak ere bai?. Kintana, Pirineotan Frantzia aldean GABAtxoak bizi ezan ziren, ez dakit zerozer ikusi beharko duen. Gramatika´lariak, lexikoa landu ezaten dut, nire uztez nehikoa delako, eta denen artean borobildu
hiztegia miloi baten? geratzeko, euskaldunak direnak bakarrik lagatzeko, eta egin bezte hiztegi batzuek, NATURA´ri
buruz, zuhaitzak, lorak, txoriak, arrainak, eta abar… eta LANA
izango dena, basarri lanak, itxaso lanak, abelzaintza, eta abar…eta INDUSTRIA, teknika, arkitektura, baina egin HIZTEGI batzuek garbiagoak, hitz jatorrakin, eta balio´ko duena euskaraz ikastea errazagoa ezatea, EUSKARA baina
ba hau geruo eta gutxio da Euskal-Herria eta geruo eta gehiago Erdal-Herria. Landu eta ikertu baita ere etimologia, baina guk ere ulertzeko modukoa.
ETB 2 erderaz, hori ezda euskaldunena, BERRIA egunkarian ere erderakada gehiegi, eta abar….eta abar…..
Nik ez dakit asko, nire ahaleginak euskaraz hizketan egiten dutenian edo idatziz, erruakin? akatzakin? baina al duten hobetuen, alden erderakada gutxienekin.
Zerengintxoriak bezala gaude, gure buruak itxotzen, hainbeste erdera*, erderakada eta hitz extranjero* arrotzakin …..
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 2 minutu
Hau Berria egunkarian gertatu zait, ni pizkat hazerretu eta eurek gehiago eta erantzun ez,
honek nahiko du ezan ez dijuazela ipintzera, boikota egiten diatela. Hori “estilo liburua”
irakurri eta gero, hiztegi estandarra erabiltzeko, bai baina erderakadak baztertuz, erabiltzen dut nik, entzun eta irakurri izan dut erderakadak eta nik begiratu hiztegian eta bertan ere sartuak, erderakadak ere sartuak, horregatikan nire eskaera da ( ondo irakurri banuen beintzat, orotarikoak 25 miloi hitz dauzkala ? ) miloi batzuek kentzea, ixa denak eta egitea hiztegia askoz ere meheagoa, hau euskaldun hitzakin bakarrik, garbiak, jatorrak, politak, ( ez alda politagoa Loraila beste maiatza-antza putrea hori baino ? ) eta gero beste hiztegi txiki batzuek beste arlo, gauza, ( euskalki ez erdaldunak ? ) batzuetaz, guri erotu gabe hainbezte zikinkeriakin, ez dugu ezaten ba aurre indoeuroparrak gerala ? ez du ematen ba…. Erdera, erderakadak, hau da kaka mordoa eta kiratza, agg..aagggg…..
Erantzun