Asteburu honetan: Espagetiak bolognesa eran

Asteburu honetan: Espagetiak bolognesa eran

Asteburu honetarako, gizaki orok ezinbestean egiten jakin beharreko RZ erraz bat, eta espagetiak orlando tomatearekin baina zertxobait gehiago dena, alferrontzi hori… RZ goxo askoa badakizu. On egin!

Espagetiak bolognesa eran

espagetiak

 

Osagaiak:

  • 400g espageti
  • 200g haragi xehetu
  • azenario bat
  • tipula haundi bat
  • 4 atal baratxuri
  • apio zati bat
  • tomate saltsa litro bat
  • ardo txuria edalontzi bat
  • oliba olioa
  • piper hautsa
  • gatza

 

Errezeta:

  1. Baratxuri hortzak, apioa, tipula eta azenarioak zuritu eta txiki txiki egin.
  2. Haragia gatz-pipertu nahieran.
  3. Zartagin batean haragia su bizitan gorritu oliba olio pitin baten laguntzaz.
  4. Haragia atera, suaren indarra jeitsi eta barazkiak gehitu.
  5. Barazkiak kolorea hartzen duten momentuan, haragia eta ardo txuri edalontzi bat gehitu.
  6. 5 minuturen ostean, ardoaren alkola lurrundutakoan, tomate saltsa gehitu eta su ertainean ordu erdiz egosi.
  7. 10 minuturen faltan, espagetiak egosi oliba olio txorrota eta gatz pitin bat gehituta.
  8. Hauek egosita dauden momentuan, urgabetu, saltsatan jarri eta zerbitzatu.
  9. Nahi izatera, mozzarela edo parmesano gaztaren laguntzaz dasta daitezke. Ukitu italiar batekin amaitzeko, oregano edo albahaka freskoa gehitzea besterik ez da falta.

Kasu!

Saltsa zaporetsua eta indartsua lortzeko, debora luzez su ertainetan edukitzea ezinbestekoa da. Honela, ur gehiago galduko du eta zaporeak gehiago nabarmenduko dira platerean. Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Espagetia k bolognesa eran

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Patata errioxarrak

Asteburu honetan: Perretxiko rissotoa

Asteburu honetan: Espagetiak bolognesa eran

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!