Dantzaz: Eresoinkaren itzalak

Dantzaz: Eresoinkaren itzalak

Gaur prentsaurrekoan aurkeztu dute, hilaren 19an “Ate Irekiko Entsegua” egingo dute Andoaingo Bastero Kulturgunean, eta urriaren 22an Angelun, THEATRE QUINTAOU Antzokian estreinatuko du Dantzaz-ek Eresoinkaren itzalak.

Dantzaz-en hitzaurrea

XXI. Mendean Eresoinka baten beharraz: munduko gatazkak eta nortasuna.

dantzazKultur Hiriburutzaren enkargua jaso eta gero, Dantzaz-ek apostua egin du proiektu honen alde, eta bereganatu du proiektua.

Gure ustez, Dantzaz garai honetako Eresoinka da, eta erabat lotuta daude haien nortasuna eta gurea. Bizi garen garai hauetan, Artea eta Kulturaren aurkako etengabeko borrokan ari gara bizitzen, eta haien balorea kolokan jartzen da: Zertarako balio du Arteak? Eta Kulturak?

Dantzaz aukerak irekitzeko jaio zen: aukerak gazteentzako, aukerak sortzaileentzako, aukerak komunitatearentzako, dantza erabiliz, Dantzaz.

1936an, inbasioa zela eta, Agirre Lehendakariak Europari eta Munduari deia egin zien, galtzeko arriskuan zegoen nortasun bat defendatzeko, elkartzeko tresna bezala Arte eta Kultura Garaikideak erabiliz, totalitarismoak eta diktadurak bestaldean ziren bitartean. 2016an, Europari eta Munduari dei egiten diegu guregana etortzeko, nortasun amankomuna defendatzeko, eta berriro ere, Artea eta Kultura erabiliz, elkar ulertzeko eta elkarlanean aritzeko. Totalitarismoak eta diktaturak bertan daude, eta berriro ere, migrazio masiboak ari dira gertatzen, nortasuna kolokan, beste kulturekin eta beste nortasunekin elkarbizitzen.
Ba al dago diferentziarik? Hortxe dago gakoa.

Orduko Eresoinka: Garai horretan «garaikideak» ziren Euskal dantza «baletizatua», euskal kantak eta arte plastikoak.

Gaur egungo Eresoinka: dantza garaikidea, musika garaikidean espezializatutako abesbatza eta arte plastikoa izendatzeko, mapping-a…

… arima bera mantenduz.

dantzaz

Martin Inthamoussu, koreografoaren hitzaurrea

Sortzaile Uruguaiarra, Euskalerrikoa…

Artista Uruguaiarra bezala, nire herritik alde egin behar izan nuen, derrigorrez, eta emigratu beste herrietara, arteekin lotutako goi-ikasketak egin ahal izateko. Distantzia, beraz, oso garrantsitzua bilakatu da nire bizitzan. Birtuala dena eta erreala dena nahasten dira eta elkartzen dira. Distantziak motzagoak egiten dira. Artistaren distantziaren kontzeptua aldatzen da, baita espazioarena eta denborarena ere.

Beraz, esan dezakegu aldaketa horiek gorputzean nabarmentzen dira, baita bere mugimenduaren kalitatean. Gizakiaren beste dikotomia baten aurrean gaude: nahita egindako ekintzak eta oharkabekoak. Gorputza leku batean dago, baina beste batean dagoela sentituz.

Leku batean ahokatzea, baina bertako partaidea ez izatea. Dualitate kartesiarra gure bizitzetan sartzen da: burua leku batean, gorputza beste batean. Euskal diaspora nere bizitzaren zatia da, nahiz eta familian hortaz ez hitzegin. Bagatoz inoiz egon ginen lur batetik, baina bere ohiturak mantentzen ditugu gureak balira bezala. Hemen, eta honela gu bezalakoen historioa kontatuko dugu: urrutira joan behar izan garenona, beste nortasun ezberdinekin topatzeko, ez guri harrera egiten digun herriarena, ezta utzi dugun herriarena ere.

Sormen honek nortasunaren gaia ikutu nahi du: zer eragina duen jendearen portaeran. Egoera bat eraikitzen saiatzen da, non publikoak errealitatea bera ikusteko aukera du, baita giza esperientziaren barneratze prozesua ere. Lan honek ez du bakarrik eskenatokian izango diren artisten lana. Baita ere, teknikariak, artista plastikoak eta teknologia berriak bertan izango dira.

dantzaz eresoinkaren-itzala

Talde Artistikoa

Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
Koreografia eta kontzeptu artistiko orokorra: Martin Inthamoussu
Aholkulari Musikala: Enrique Azurza
Abesbatsa: Kea
Jantziak: Marina Bestard
Mapping-a: Inesfera (Gari Artola eta Eneko Lisar)
Argi diseinua: Alberto Arizaga
Teknikoak: Eragin Stac
Argazkiak: Jean Paul Dunand, Blanca Razquin
Bideoa: Beñat Gereka (Fcooking)
Diseinu grafikoa: Irene Altuna
Zuzendari Nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte
Dantzariak (Dantzaz)
Jone Amezaga
Riccardo Ciarpella
Ioritz Galarraga
Juliana Javier
Richard de Leyos
Miren Liceaga
Esmee Lobley
Andrea Loyola
Fernando Luis
Gilles Noël
John O’Gara
Marek Strycek
Olaia Valle
Abezlariak (Kea)
Ana Otxoa (Sopranoa)
Marije Ugalde (Sopranoa)
Miren Garikano (Sopranoa)
Isabel Lácar (Kontraltoa)
Arantxa Irazusta (Kontraltoa)
Mario Hernández (Kontratenorra)
Xabier Barriola (Tenorra)
Iñigo Vilas (Tenorra)
Javier Alberdi (Tenorra)
Xabier Sarasola (Baritonoa)
Jon Aizpuru (Baritonoa)
Pablo Azpeitia (Bajua)

dantzaz

dantzaz.net

dantzaz4

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.