Euskadi Gaztea: dena ez da txarra izan
20 urte bete ditu irrati publikoko gazteenak. Aste honetan emanaldi bereziak egin dituzte hori baliatuz, baina ez nuen horretaz hitz egin nahi gaur.
20. urteurrenaren atzera begirako galeria bat jarri dute EITBren web orrian, eta harrituta geratu naiz Euskadi Gazteatik zenbat kazetari on pasatu diren ikusita.
Manu Etxezortu, Susana Mujika eta Joseba Iriondo zeuden haserako haien artean. Eta orain gutxira arte egon edo oraindik daudenen artean Maider Segurola, Asier Leoz edota Fermin Etxegoien.
Telebistara jauzia egin zutenak ere izan dira Gaztean: Patricia Gaztañaga, Jon Uriarte, Ilaski Serrano edo Klaudio Landa, adibidez.
Oro har tonua eta jartzen duten musika gustatzen ez zaidalako gaur egun ia entzuten ez dudan arren, gero kazetari onak izan direnen harrobia izan dela aitortu behar zaio irratiari.
Hor aipatzen dituzunetatik zenbait euskaldunak ez direla ikusita gogoratu naiz, bere sorreran deskonekxioak egiten zituztela. Bilbotik emititzen zenak gazteleraz funtzionatzen zuen, Donostikoak euskaraz.
Garai hartan (ez dakit jarraitzen duten) Top Gaztea izeneko saio bat egiten zen eta bozkatu egiten ziren momentuko abestiak.
Donostia eta Bilboko entzuleen arteko norgehiagoka latzak gogoratzen ditut: Donostiako emisorakoek Urtz-en alde, Bilbokoek Platero y Tu.
Zelakoak garen…
Nik aspaldi utzia nion entzuteari, baina adinarekin gustuak ere aldatu egiten direlako, noski.
Orain, berriro egin naiz entzule nire seme-alabak 40 principales bezalako kateetara ohitzen ari zirela ohartuta.
Egia da musikaren aldetik ez dela, oro har, beste irrati komertzialetatik asko aldentzen. Baina atsegina izan da berriro Joseina hor aurkitzea. Eta beste esatarien ahotsak eta irrati-formula egiteko “formulak” kategoria txukunekoak iruditu zaizkit.
Euskal musikak ez duela lehen adinako tarterik? Nik esango nuke talde komertzial guztiek hortxe dutela tokia, eta egiten dela ahalegina horiek nabarmentzeko. Baina, hori bai, musika komertziala da jartzen dena. Beraz, ez besterik espero. Horretarako badaude, garai batean ez bezala, irrati alternatibo asko euskaraz eta euskararen alde egiten dutenak.
Ib