Jaurlaritzaren erabaki harrigarriak ikusentzunezkoen arloan
Erabakia eta inbertsioa
SPRI beraren webak ere ekarri zuen albistea. Bere Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatea erabili du horretarako Jaurlaritzak, bera izan baita 3’5 milioi euroak jarri dituena, diru horren bitartez ERPIN 360º enpresa berriaren %9’94 eskuratzeko. Gainerakoaren jabe VERTICE 360º sozietatea da eta Notro TV adarraren bidez kudeatuko du.
SPRIren agirian esaten denez, “operazio hau Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea dinamizatzeko proiektu baten gezi-punta da. Operazioak hainbat helburu nagusi dauzka, hala nola, erreferente bat sortzea Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko eta dinamizatzeko. Horretarako, Vértice 360º taldearen esperientzia eta ezarpena aprobetxatuko dira, presente baitago ikus-entzunezkoen balio-katearen maila guztietan”.
José María Irisarri Vértice 360º Taldeko presidentearen esanetan, “Euskadiko merkatuak hazkunde aurreikuspen oso erakargarriak dauzka epe ertain eta luzera. Gure konpainiarentzat arrakasta ez ezik, aukera ere bada ikus-entzunezkoen sektoreari gure esperientzia eskaintzea, Euskadiko jarduera ekonomikoaren dinamizatzaile handienetako bat bilakatu dadin”.
Hau guztia irakurrita ulertu behar da Eusko Jaurlaritzak erabaki estrategikoa hartu duela ERPIN enpresaren ia ehuneko hamarraren jabe egiterakoan. Ikusentzunezkoen euskal sektoreri bultzada eman nahi diola.
Zergatik kezka?
Zergatik orduan haserre telebista euskal ekoizleak? Itxura batean, esaten dena egia baldin bada, pozik behar lukete sektorearen motore izan nahi duen konpainiaren etorrerarekin. Baina ez dirudi horrela hartu dutenik, alderantziz baino.
Alde batetik, mesfidantza handia dago. Jaurlaritzaren duela urtebeteko aldaketak ekarritako gauzarik nabariena eta azkarrenetakoa EITBren agintaritzako aldaketak izan ziren, eta zuzendaritza berri honek behin baino gehiagotan lotu izan du orain dagoen ekoizpen etxeen sarea Alderdi Jeltzalearekin. Pentsa liteke, beraz, egoera hori hankazgoratzeko estrategia izan litekeela hau guztiau. Alegia, PSEk bere inguruko enpresei eman nahi diela ikusentzunezkoen sektorearen etekina, antolaketa berri bat ezarriz eta Madrilgo enpresak hurbilduz. Izan ere…
…zeintzuk dira Vertice 360º osatzen duten enpresak?
Telson, Videoreport, Apuntolapospo, Vértice Cine, Telespan, Notro TV, CIN.TV eta Vértice Live dira, besteak beste sozietatea osatzen dutenak. Gainera Vértice 360º sozietatea, burtsan dago 2007tik.
Baina ez hori bakarrik. Hara zertan egiten duen lan sozietate honek:
“Vértice 360º es un grupo audiovisual especializado en la producción y postproducción de contenidos para cine y televisión, la prestación integral de servicios técnicos y equipamiento para la producción audiovisual y publicitaria, la transmisión de canales y la generación de eventos comerciales y de espectáculos en vivo.”
Euskal Herriko ekoizpen etxeek ez al dute horrexetan lan egiten, zine-telebistako edukien produkzio eta posprodukzioan, publizitate eta ikusentzunezkoak burutzeko bide teknikoen eskaintzen, zuzeneko ikuskizunak antolatzen?
Nola ez da konpetentzia bezala ikusia izango gauza bera egitetik bizi den konpainia bat?
Kiribilak baditu, ordea, koska gehiago ere.
Itxura batean
Deia egunkariak ere aipatu zuen Carmen Basagoiti, Antonio Basagoiti PPko buruzagiaren arreba, administrazio kontseilura iristeak ere ukan zezakeela zerikusirik, nahiz eta gerora jakin den, Antonio Basagoiti berak ere eskatu dituela inbertsio honen arraoiak.
Jose A. del Moral-ek ere aitortzen zuen bere harridura otsailaren 25ean eta herenegun El Economistak ematen zituen Vertice 360º sozietatearen iazko zifrak, ezin okerragoak diruditenak:
“El grupo audiovisual Vértice 360, responsable de producciones para televisión como la serie de Antena 3 “Doctor Mateo”, registró en 2009 un resultado neto negativo de 18,3 millones de euros, frente a los 581.000 euros de beneficios de 2008. Según las cuentas que ha presentado la compañía a la CNMV, su deuda ha crecido un 11,2% en el último ejercicio, de 43,0 millones a 47,8 en 2009.”
El Paisek ere antzeko galerak argitaratu ditu. Ez da, ba, oso erraz ulertzen hainbesteko galerak dituen enpresa bateko bazkide egitea Jaurlaritza bera, eta, gainera, dinamizatu nahi duen sektore industrialaren beraren kontrara.
Gaiztoak izaten jarrita.
Esaten da Zamudion oraingoz telefono kaxkar bat baizik ez dagoela. Bestelako ezer ez dagoela han oraindik.
Esaten da EIKEN, euskal ekoizleen clusterrean ez dela giro.
Esaten da EITBko zuzendariek eurek ere ez zekitela honen guztiaren berri.
Esaten da Bernabe Unda, Industria Sailburuak, izerdi apur bat bota beharko duela sektoreak hau guztia begi onez ikus dezan.
Esaten da begi guztiak ukango dituela ERPIN 360º delakoak bere lepo gainean.
EIKEN, Ekoizleen klusterrak, janirarazpen bat egin du gai honen inguruan:
“Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Elkarteak Madrilgo Vértice 360º enpresan 3,5
milioi euro inbertitzeko asmoak zalantzak sortu ditu Euskadiko ikus-entzunezkoen zenbait
sektoretan, eta horri dagokionez, EIKEN – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak honako
hau adierazi nahi du:
– EIKENek, 43 euskal enpresek osatutako ikus-entzunezkoen klusterrak, Euskadiko ikus-
entzunezkoen sektorean sortutako kezka ulertzen du eta bere egiten du, eta gai horren gaineko
ahalik eta informazio zehatzena eskuratzeko lan egiteko konpromisoa hartuko du. EIKENeko
Zuzendaritza Batzordeak beharrezko kudeaketa eta bilera guztiak egingo ditu bazkideak eta, oro
har, sektorea jakinaren gainean egon daitezen –esaterako, atzo, martxoaren 3a, Industria Saileko
arduradunekin bildu zen–.
– EIKENen ustez, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreak inbertsio publiko handia eta jarraitua
behar du, herrialdean aberastasuna eta enplegua sortzen dituen industria estrategikoa baita.
Hala bada, ez du uste Vértice 360º enpresan egindako inbertsio publikoa sektore osoarekin
zerikusirik ez duen gertaera isolatu bat izan daitekeenik; aitzitik, esku-hartze horrekin batera
Euskadiko industriaren aldeko beste neurri instituzional batzuk ere egin behar direla edo egin
daitezkeela uste du.
– EIKENek esku-hartze publiko mota horiek Euskadiko ikus-entzunezkoen sektore osoaren
gaitasuna hobetzea eta indartzea nahi du, eta, honako hau eskatzen dio euskal administrazioari:
oraingo honetan egin duen bezalaxe, Euskadiko ikus-entzunezkoen enpresetan edo Klusterrean
bertan sortutako ekimenak babesten jarrai dezala.
– EIKEN prest dago Industria Sailarekin edozein eremutan lankidetzan aritzeko, baita sektorearen
etorkizun industriala bermatuko duen ikus-entzunezkoen negozio eredu berria ezartzearen alde lan egiteko ere.
– Azkenik, EIKENek euskal administrazioari proposatu nahi dio euskal erakunde publikoek ikus-
entzunezkoen sektorearekin duten konpromisoa finkatuko duen epe luzerako estrategia gara
dezala, esku-hartze hori abiapuntu hartuta”.