IPARRALDEA XXI bideoa

Iparraldea ezagutzen ote duzu? Donostian egin karrikako elkarrizketek erakutsi digute Iparraldea lurraldea ez zela ezagutua batez ere Hegoaldeko gazteengan. Horretarako, Euskal kultur erakundeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ekoiztu du IPARRALDEA XXI filma (18 mn). Lizentzia librean ikusgai www.iparraldea.info  gunean, bideo plataforma ezberdinetan eta sare sozialetan.

Iparraldea XXI -  Xala, Maika Etxekopar, Ihitz Iriart

Irudia | Iparraldea XXI – Xala, Maika Etxekopar, Ihitz Iriart | Euskal kultur erakundea | Creative Commons By SA

Azkainen bizi, mendiak begi bistan ditudala, Larrunetik Jaizkibelera, natura eta euskal kulturzale naiz. Euskal kultur erakundean Uztaritzen ari naiz lanean, ahozko ondare mailan bai eta web multimedia integrazio lanetan www.eke.org atarian.