Kirmen Uribe Buenafuenteren saioan
Kirmen Uribe Buenafuenteren saioan
Kirmen Uribek Bilbao-New York- Bilbao liburua argitaratu berri du Seix Barral argitaletxean. Euskaraz argitaraturikoaren itzulpena da.
Irudia | Kirmen Uribe | Ezezaguna | LGPL
Kirmen Uribe Buenafuenteren saioan
Kirmen Uribek Bilbao-New York- Bilbao liburua argitaratu berri du Seix Barral argitaletxean. Euskaraz argitaraturikoaren itzulpena da.
Zenbatgarren aldia da Uribek ez duena Elorriaga aipatzen? Oraingoan Atxaga eta Rivas aipatu ditu, Algortakoa aipatzea ahaztuta. Zergatik ahazten zaio beti Atxaga eta gero, eta berak baino lehen, Unai Elorriagak “ere” irabazia duela Espainiako sari Nazionala? Behin bakarrik ahaztu izan balu, lapsusa zatekeen, baina hainbestetan… Helbururen bat izango du, seguru.
Haginak, beste arbola askok ez bezala, ez du beste haginik nahi inguruan. Eta adarretan dilindan dituen hazi gorri ederrok, pozoitsuak ditu.
Punta pixka bat atetzearren, besterik ez bada ere, ez du esaten zeinek irabazi dituen Espainiako sari nazioanalak, baizik eta zeinek jaso zuen sari nazional hori, bere liburua gaztelerara itzuli aurretik. Eta nik Unairen kasuan ze hurrenkera gertatu zen ez dakit.