Sei mailatan munduko jende guztia ezagun denaren teoria

Kaleko legenda ala Felix Linaresen La Noche de… saioko jokoa, baina bitarteko bost lagunen bidez, sei mailatan, harremanetan egon omen gaitezke munduko edozein pertsona eta biok. Facebooken zure lagun izan daitezkeen jendeak ikusten dituzunean, zerk lotzen zaituzten begira hasten zara… eta demonioa zenbat gauzak lotzen gaituzten!

Giza kateak

Hungariako Frigyes Karinthyren istorio labur batean oinarritzen da legenda hau. Chains (Kateak) izena zuen ipuin honetan, bost pertsonako giza katearen bitartez, kontakatu ezin zuen pertsona batekin harremantzeko modua bilatu nahi zuen. Argumentu piramidal bat da Karinthyk proposatzen zuena: pertsona bakoitzak 100 lagun baditu, maila bakoitzekoak biderkatuz, seigarren mailakoak bilioi bat ezagun izango ditu, eta beraz, edozein gizakirekin harremana. Ideia ederra zirudien, baina inoiz ez zuten hori frogatu.

Stanley Milgramen froga

Stanley Milgram Harvardeko psikologoa zen, eta Mundu Txikia izeneko esperimentu bat egin zuen: Omaha eta Wichitan zoriaren bidez hautatutako 296 pertsonari pakete bana eman zioten eta hauek, Bostonen ezagutzen ez zuten pertsona bati helarazi behar zioten. Pertsona hura ezagutuko balute, zuzenean bidaliko liokete, baina hala izan ezean, hura ezagutu zezakeen norbaiten bidez saiatuko ziren helarazten.  Abian jarritako 296 haietatik, 232 ez ziren inoiz heldu Bostongo ezezagunaren eskuetara. Baina 64 bai. Froga haietan, 5,5 edo 6 bitarteko behar izan ziren batazbeste paketea Bostongo ezezagunari helarazteko.

6,6

2008an Eric Horvitz eta Jures Leskovecek Microsoftentzat egindako ikerketa baten arabera, 6,6 bitartekarikoa da aldea. Indize hori lortzeko, 250 milioi Messenger erabiltzailek bidalitako 30.000 milioi mezu gurutzatu zituzten.

Froga gurea

Egia ote da ordea 6,6 bitartekariren bidez Obamarengana edo Chavezengana, Jude Law edo Madonnarekin harremantzera hel gaitezkeela?

Jendea jendearengana heltzeko

Irudia | Jendea jendearengana heltzeko | Ezezaguna | LGPL
giza kateak, harremanak, jendea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude