Gora ETA… behera gabiltza (Hiri Kondairak)
Gora ETA… behera gabiltza (Hiri Kondairak)
Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
Baina legenda urbano internazionalez gain, badira Euskal Herrian bertan sortutakoak ere. Hona hemen bat, labur-laburra:
Legenda urbano hau bi tokitatik behintzat iritsi zaitzaidan 90eko hamarkadan, eta, bertsio baten arabera, Eibarren gertatua zen pasadizoa.
Artikulua idaztean, eskertu nuen antzeko pintadak aurkitu zituztenei argazkiak edo mezuak idazteko, eta, egia esateko, uste baino gehiago jaso ditut:
.
– Asier Sarasuak (@asarasua) Twitter bidez hau zabaldu du. Eibarko Mikel Aginaga kalean aterata dago. Kuriosoa, Eibarren…
.
Eta baten batek lana hartu du mezuari logoa jartzeko (faceboooken aurkitua).
.
Eta hari berberetik tiraka, hara zer aurkitu dudan. Zarautzen, 2011ko ekainaren 28an, gay eta lesbianen aldeko ekimenen artean, manifestazioa egin zuten. Eta zer lelo aukeratu zuten pankartarako?
.
– Beste hau ere harrigarria, sasiorijinalaren oso antzekoa ez bada ere, @Turkinbass txiolariak zabaldua:
@martin_kitto Goma 2 – España 0 pic.twitter.com/Rm8NiCnV8l
— Turkin (@Turkinbass) 2013(e)ko abuztuak 18
– Estilo berekoa, Twitter bidez Iñigo Aranbarrik zabaldu duena, Lekeition aurkitua.
Pintada berziklatu bat Lekeition: GORAne ETA (M)aite #pintadamoloiak
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) August 30, 2013
– Usurbilgo taberna bateko komunean ateratako argazkia bidali digu Imanolek:
– Eta halako kontuekin gabiltzala, ezin ahaztu Mattinek eta Morauk sortutako kontzeptu hau:
– Iker Laurobak (@ikerlauroba) beste baten berri ere eman digu, Twitter bidez:
@martin_kitto GORdA tETA ikusita nago ni Donostian
— iker Lauroba (@ikerlauroba) September 26, 2013
Eta Iker Laurobarekin ji-ji-ja-ja, begira nora irtsi garen:
@martin_kitto edo GORA fEsTA MILIKITARRA Emilio Aragonen urteetan…
— iker Lauroba (@ikerlauroba) September 26, 2013
Ikusten denez, alderantzizko bidea egin duten pintadak ere badaude:
Eta denboraren poderioz, (erdi)ezabatzen direnak ere badaude. Ikusi, bestela Andoni Tolosa “Morauk” facebooken bidez zabaldutako hau, Hernanin aterea:
Eta inork gutxik ulertzen ez dituen pintadez ari garelarik, hortxe Kattalin Minerrek Faceboooken jarritakoa:
Beste hau, berriz, Orduñan atera dute, eta Oier Gorosabelek helarazi digu.
.
Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.
.
.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea
.
Neuk beste birziklatutako pintada hau gogoratzen dut, KAS alternatibaren garaiak ziren,
KAS — “Beba KAS refresca mas”