Gora ETA… behera gabiltza (Hiri Kondairak)

Gora ETA… behera gabiltza (Hiri Kondairak)

katxonderstan+%282%29

Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
.

Baina legenda urbano internazionalez gain, badira Euskal Herrian bertan sortutakoak ere. Hona hemen bat, labur-laburra:

.
Gazte bati, “GORA ETA” pintada idazten amaitzen ari zelarik, ertzainak hurbildu zitzaizkion. Ihesbiderik ez zuela konturatuta, pintada idazten jarraitu zuen, disimuluan. Azkenean, hau jarri zuen: “GORA ETA BEHERA GABILTZA”. 
.
Izan ere, ez da gauza bera pintada batengatik isun bat ordaindu behar izatea edo terrorismoaren apologia egiteagatik Auzitegi Nazionalak auziperatzea.
.

Legenda urbano hau bi tokitatik behintzat iritsi zaitzaidan 90eko hamarkadan, eta, bertsio baten arabera, Eibarren gertatua zen pasadizoa.

.

Artikulua idaztean, eskertu nuen antzeko pintadak aurkitu zituztenei argazkiak edo mezuak idazteko, eta, egia esateko, uste baino gehiago jaso ditut:
.
– Asier Sarasuak (@asarasua) Twitter bidez hau zabaldu du. Eibarko Mikel Aginaga kalean aterata dago. Kuriosoa, Eibarren…

.
Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

.
Eta baten batek lana hartu du mezuari logoa jartzeko (faceboooken aurkitua).

Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

.
Eta hari berberetik tiraka, hara zer aurkitu dudan. Zarautzen, 2011ko ekainaren 28an, gay eta lesbianen aldeko ekimenen artean, manifestazioa egin zuten. Eta zer lelo aukeratu zuten pankartarako?
.

Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

– Beste hau ere harrigarria, sasiorijinalaren oso antzekoa ez bada ere, @Turkinbass txiolariak zabaldua:

– Estilo berekoa, Twitter bidez Iñigo Aranbarrik zabaldu duena, Lekeition aurkitua.

– Usurbilgo taberna bateko komunean ateratako argazkia bidali digu Imanolek:

Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

– Eta halako kontuekin gabiltzala, ezin ahaztu Mattinek eta Morauk sortutako kontzeptu hau:

Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

– Iker Laurobak (@ikerlauroba) beste baten berri ere eman digu, Twitter bidez:

Eta Iker Laurobarekin ji-ji-ja-ja, begira nora irtsi garen:

Ikusten denez, alderantzizko bidea egin duten pintadak ere badaude:

Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

Eta denboraren poderioz, (erdi)ezabatzen direnak ere badaude. Ikusi, bestela Andoni Tolosa “Morauk” facebooken bidez zabaldutako hau, Hernanin aterea:

Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

Eta inork gutxik ulertzen ez dituen pintadez ari garelarik, hortxe Kattalin Minerrek Faceboooken jarritakoa:

Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

Beste hau, berriz, Orduñan atera dute, eta Oier Gorosabelek helarazi digu.

Gora ETA... behera gabiltza (Legenda Urbanoak)

.

Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.

.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

Gora ETA… behera gabiltza Gora ETA… behera gabiltza
ETA, Katxonderstan, legenda urbanoak

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

Zer duzu buruan “Gora ETA… behera gabiltza (Hiri Kondairak)”-ri buruz

  • Neuk beste birziklatutako pintada hau gogoratzen dut, KAS alternatibaren garaiak ziren,

    KAS — “Beba KAS refresca mas”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude