Precious, Harlem-eko ametsak
Claireece Precious Jones 16 urteko neskaren ezbeharrak eta desgraziak honen ezinezko ametsekin alderatuaz, erakutsi nahi du Danielsek, Harlem doilorrenaren errealitatea. AEBen barreneko egoera ilunenak erakusten ditu neskato honen bizipenekin. Aitaren bortxaketak, amaren zeloekin egunerokotasunean bizi duen bidegabeko tratua, drogaren presentzia auzo txiroetan eta hezkuntza egoki bat ez izatearen ondorioak. “Hirugarren mundua” AEBen barren-barrenean.
Halako egoeretan infantzia alde batera uztea beste biderik ez da, bestela egunerokoak jan egiten zaitu. Hori gertatzen zaio Clareece Precious Jonesi, ez du ezagutu gaztaroa, jada ama da eta bere amaren morroi bezala bizi da etxe txiki batean. Honek guztiak eragindako martirioa islatzen du zintak, baina horretan geratzen da soilik. Gehiago du fikziozko dokumentaletik pelikulatik baino eta horrek ikuslea asper dezake.
Ez zitzaidan gustatu. “Callejeros viajeros” ikusten ari nintzenaren sentsazioa izan nuen eta arraro atera nintzen Renoir Deusto zinemetatik… Tira zuen esku.