Zelai beteko bataila San Mamesen

Partida amaitu eta berehala lehertu zen lehendik berotuta zegoen giroa. Arratsaldetik, norgehiagoka hasi aurretik, istiluak egon ziren. Tabernetan ez zen giro eta zaletuak elkarri berotzen ibili ziren. Anderelech-en aldekoak ertzainen aurka oldartu ziren hainbatetan.

Eta jokozainak partidaren amaierako txistuak jotzean, honakoa gertatu zen:

http://www.youtube.com/watch?v=IGIAfBNvUIo

Anderlecht-eko zaleak espainiako banderarekin atera omen ziren eta “que viva España” abesten aritu omen ziren. Probokatzea zuten helburu, eta lortu zuten. Bost belgikar atxilotu zituen ertzaintzak.

Orain, asko eta asko datorren astean Belgikan jokatuko duten partidara begira daude. Emaitza baino, errebantxa dute buruan. Futbolean, batzutan, futbolak ez baitu askorik axola.

MTU0MQ==

Irudia | zelai beteko bataila | zz | Creative Commons By SA