BWV 147 abestiaren bidaia
Johann Sebastian Bachen BWV 147 obra edo “Herz und Mund und Tat und Leben” abesti ezaguna da. Ziurrenik musika klasikoa noizbait entzun duenak entzun du kantata hau. Baina bertsio ugari sortu dituen abestia da, musika afrikarretik irlandarrera eta bossa-novatik rockera. Honako hau abesti honen bidaia da:
Hemen entzundakoa tarterik ezagunena da, 10. mugimendua edo “Jesu bleibet meine Freude”. Baina esan bezala abesti honek aldaera ugari izan ditu bere historian zehar. Ezagutzen dudan berriena Extremoduroren “La Ley innata” diskako “Dulce introducción al Caos” lehen abestia da:
Abestia entzun nuenean kuriositatea izan nuen jatorrizko abestia zein zen jakiteko eta zehazki BWV 147 zela ikusi nuen. Baina zein izan zen sorpresa aspaldi lortu nuen “Lambarena” diskoan beste bertsio bat entzun daitekeela, afrikar klabean. Diska, bide batez, “Bach to Africa” deitzen da, eta 2 bertsio eskaintzen dizkigute:
Honen inguruan idaztea pentsatu nuen bere momentuan, baina albo batera utzi. Gaur arratsaldean irratia entzuten nengoela, Radio3eko “Cuando los elefantes sueñan con la música” eguerdiko programa bikainarekin egin dut topo. Bertan (BWV 147ren bertsio bat jarri dute) Bachen beste aria baten bertsioa jarri dute, “Trio Esperança” talde brasildarrak eginikoa, aldi berean Vinicius de Moraesen bertsio bat zena. Kasualitate (edo kausalitate) gehiegi artikulutxo bati uko egiteko, noski. Abestia, gainera, bikaina da, brasildarrek duten erritmo berezian egina:
Honen inguruan gehiago jakin nahi nuen eta Wikipedian begiratzea erabaki dut, noski. Euskaraz ez dugu honen inguruko artikulurik baina ingelerazkoan gehiago aurki daiteke: “Herz und Mund und Tat und Leben” eta konkretuki 10. mugimenduaren inguruan informazio gehiago beste honetan: “Jesu, Joy of Man’s Desiring“. Ehunka aldiz grabatu da abesti hau, Bach Cantatas webguneak erakusten duen bezala.
Bertsio berrituak badira. Adibidez honako hau Chloë Agnewek egin du, eta New Age motako abesti irlandarra da:
Stuart Smithek ere egin zuen bere rock bertsioa, Richie Onori (bateria), Ray Rodriguez (teklatua) eta Ricky Phillips (baxua). Youtubek ere badu honen bideoa:
Bada ere jazzetik heldu diona. “Bach to the Future” jazz hirukote bat da eta eurek ere egin dute cantata honen bertsioa:
Badira Kalimba batekin jo dutenak ere, modu tradizionalean edo:
Eta heavyek, egin al dute inoiz bersiorik? Ba bai, Gary Hoeyk egin zuen bat:
Ziur beste genero batzuk falta direla, baina musika elektronikoa egiten dutenek ere erabili izan dute. Hau da Isao Tomitak eginiko abestia:
Groove musikak ere izan zuen bere bertsioa, 1970ko hamarkadako Apollo 100 taldearekin:
Jarraitu nahi al duzu? ziur askoz bertsio gehiago aurkitu ahal dituzula interneten bilatuta. Adibidez, The Beach Boys taldeak egin zuen “Lady Linda” abestia:
Leo Kottkek eginiko kitarrarako bertsio izugarri hau:
Ezagutzen al duzu besterik? Ezagutzen al duzu horrelako bidea egin duten beste abesti klasikorik? Ziur baietz… zure txanda da orain.
Aizu, Trio esperença brasileiroek kantatzen dutena ez da zuk aipatzen duzun kantatako zatiaren bertsioa, baizik eta Suite bateko Aria entzutetsu askoarena. Ongi pentsatzera, baliteke aria horrek beste hainbeste grabazioren “biktima” izatea ere…
Aizu (bigarrenez), Michael Nymanek ere egin zuen berea December diskoan, orain oroitu naizenez.
Oso erreferentzia interesgarriak, bai jauna. Bat gehiago kolekzionatzeko, hona Swingle Singers-ena, 1966koa. Mende erdiz goiti bizi izan diren askok gogoratuko dute:
http://www.youtube.com/watch?v=0aQOy7M6O7I
Mikel… arrazoia duzu! Ez dakit orain entzun nuena BWV 147 ote zen edo beste aria hau. Badaezpada testuan konponketa egin dut.
Tira, neuk ere hanka sartu nuen; ez zen Michael Nyman, baizik eta George Winston, December diskoaren egilea. Bertan dago kantataren New Age bertsioa edo adaptazioa.