Kito, bukatu da. Zutik Euskal Herria!

MTUzOQ==Saiatuko naiz zure aholkuak jarraitzen, ez alperrik ni ere izan naiz eta zure ikaslea.

1. Tesia

Analfabetismo funtzionala hasi da zabaltzen euskaltegiko irakasle eta idazleen artean.

Tesi honek ez nau ase. Batetik astero irakurtzen dizudalako, eta bestetik oraindik zure ikaslea izan zitekeen honek inolako arazorik gabe eta atzera bueltarik gabe irakurri eta ulertu duelako “Zutik Euskal Herria” ebazpena.

2. Tesia

“Errealitateak ez ziezazula zutabe borobil bat izorratu” printzipioari eustea erabaki duzu.

Analfabeto funtzionala ez zara. Testua ez zaizu ez aldrebesa eta ez ulergaitza egin. Beraz,  ariketa literarioaren izenean, herri honen historian puntu eta aparte suposatuko duen testua gutxietsi duzu.

3. Tesia

Nahikoa zenuen idaztea “horiei irakurri nahi diedan bakarra da borroka armatua bukatu dela”.

Ez zarete gutxi jarrera horretan zaudetenak eta zuen arrazoiak izango dituzue, baina hobe argi uztea hasieratik, besterik irakurri nahi eta behar dugunok ez despistatzeko.

Azterketa politikoa, autokritika, estilo aldaketa edo eta proposamen politikoak irakurri nahi ditugunoi ez zaigu inolaz ere nahikoa “kito, bukatu da”. Are gehiago, ez dugu batere gustuko.

“Kito, bukatu da” entzunda Oihane gogoratzen dugu Fleuryko tortura gunean. Eta Oihanek Lorentxaz eta Igorretaz hitz egiten digu.

Kito, bukatu da nihilismo kontsumista.  Kito, bukatu dira pasibitaterako aitzakiak. Kito, bukatu da burokrazia autonomista.

“Kito, bukatu da” horrek askoz soinu hobea izango duelako etxera itzuli den alabaren belarrira xuxurlatua.

Kito, Zutik Euskal Herria!!

Irudia | Finish | LSE | LGPL

mendiolatik@gmail.com

Zer duzu buruan “Kito, bukatu da. Zutik Euskal Herria!”-ri buruz

  • zakarias aiztierdi 2010-02-19 09:28

    Emateu intelektualek ezkerreko abertzale erradikalen inguruko gauzekin tartia hartu behar dutela, nahitaez, gidoiak agintzen dulako.
    Guaiagoa da jendilaje horrekin ez agertzia, subentziyuak eta sariyak jasotzeko labela ziurtatzen dia hola.
    Sarrik earki idatzi zun hortaz ‘marginalian’, Pariseko Komunaren esperientziaz, ez da oaingo kontuba.