Biba zuek! umeak euskaraz ikasi eta bizi dezaten aukeratu duzuen gurasook
Berria egunkariak datuak argi azaldu ditu. Ondo egongo litzateke gaurkoan, gaztatxo eta grafiko batzuk ere egitea. -Artikulua idazten duen honek, zinez eskertuko luke haur irakurtzen dutenen parte hartzea horretan-
Datuak bere horretan oso esanguratsuak dira:
- Hurrengo urtean ikasten hasteko izena eman duten 2 urteko lau haurretatik hiruk D ereduan ikasteko eskaria egin dute
- D ereduan hasiko dute hezkuntzako ibilbidea, zehazki, 13.589 haurrek
- A ereduan, zehazki, bi urteko 732 haur eskolatzeko eskaera izan dira, iaz baino 144 gehiago
- B ereduak ere zertxobait egin du gora, iaz baino 170 izen emate gehiago izan baitira, guztira, 4.135
Beste behin ere, kanpainak kanpaina, desinformazio eta intoxikazioaren gainetik, gurasoen hizkuntzaren hautaketa eredugarria izan da. Beren haurrek euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidearen alde egiten dute gehinek, eta poztekoa da emaitza.
Orain baina, D eta B ereduak benetan euskara menperatzeko tresna izan daitezela bermatu behar da. Ikasleen hizkuntza eskubideak beteko direla ziurtatu, eta eskoletan euskara normaltasunez erabiltzeko baliabideak eta kontzientzia areagotu behar da.
Hizkuntzaren alde, euskal eskolaren alde martxoaren 13ko deialdiak, bere horretan dirau, eta horren alde egin behar dugu oraindik.
Irudia | Hezkuntza Deialdia m13 Bilbo | euskaleskola.org | Creative Commons By SA