Sozialismoa eta Askatasunerantz milaka bide-lagun

MTUxOQ==

Askapenak besarkada bero bat bidali nahi die elkartasuna adierazi diguten lagun guztiei, erakundeei, elkarte zein eragile ezberdinei, eta bereziki “Euskal Herriaren Lagunak” osatzen duten elkartasun komiteei. Berriro ere, azken lau urtetan egin duen bezala, “Euskal Herriaren Lagunak” sarea hazi eta ugaldu egin da, talde-kopuruan, herrialdetan eta ekimenetan. Estatuetako propaganda eta desinformazio aparatuek keinu hauek isilarazten saiatu arren, herri honen borroka ez dago isolaturik, sozialismo eta askatasunaren bidean beren babesa eta alkartasuna adierazten diguten lagunen kopurua itzela eta ugaria baita, nahiz eta azken urteetan kriminalizazioa, intoxikazio mediatikoak eta kartzela ezagutu duten gure lagun askok.

argazki galeria

Badira 3 urte Euskal Herriarekiko elkartasunaren berrindartzea izan zela “Euskal Herriaren Lagunak” sortzearekin batera. Garai hartan gure herriaren alde lan egiten zutenak asko ziren ere, baina koordinaturik gutxi batzuk (5-6) bakarrik egiten zuten lan. Orain, aldiz, badira hogeitahamar bat elkarlanean ari direnak. Talde hauek beren egunerokotasunean jorratzen dute Euskal Herriaren aldeko elkartasuna.

Gure herrian gertatzen diren eskubide zibil zein politikoen urraketak, komunikabide, eragile ezberdin zein alderdi politikoen ilegalizazioak, tortura kasuak, Jon Anzaren desagerpena edota espetxe espainiar zein frantsetan ematen diren eskubideen bortxaketak salatzen dituzte. Horrez gain, gure borrokaren alderik ezkutukoenak erakusten dituzte: herri baten (ber)eraikitzea, hizkuntza berreskuratzearen aldeko borroka, ama-lurraren aldekoa, herri mugimenduena, eta noski, Euskal Herriak bizi duen une politikoa eta prozesu demokratikoaren aldeko apustua.

Aurten indar handiz bat egin duten herrialdeak, Norbegia, Suitza edota Danimarka ditugu, eta ‘aspaldiko lagunen’ artean inoiz baino ekimen gehiago izan dira. Ezinbestekoa da izan diren hiru bira berezien aipamena egitea: batetik Egunkaria kasuaren aurkezpena Irlandan; bestetik ‘Itsasoaren alaba’ dokumentalaren estreinaldi europarra, hamarnaka hiritan honen zuzendariaren eskutik, Iosu Martinez eta GITE-IPESeko Txema Uriarteren laguntzaz; azkenik errepresioaren eta presoen ildoa landu dutenak, abokatuak, senideak, preso ohiak eta amnistiaren aldeko mugimenduko eta Etxerat-eko kideak.   Kulturak eta musikak ere izan dute bere txokoa aste honen baitan, Skatu edo Berri Txarrak musika taldeek Suitzan, Italian eta Eslobenian barrena ibili dira. Irlandan, Parisen eta Londresen , ordea, beste herrialde batzuetako doinuek bete dute gure herriarekiko elkartasuna afari zein festa aldarrikaitzaileetan.

Ekimenen laburpena eginez: 

•Irlandan 9 ekimen izan dira (elkartaratzeak, hitzaldiak, afariak, kontzertuak…) mugimendu errepublikarreko eragile gehienak inplikatu dira, 430 lagunen partehartzearekin. Gainera, Belfasten amnistiaren aldeko murala ere egin zuten.

•Eskozian elkartaratze bat eta eskuorri banaketa pare bat egin zituzten, hauetako bat 6 nazioen txapelketako Frantzia eta Eskoziaren arteko norgehiagokan.

•Alemanian ere goraka egin dute ekimenek, 8 izan dira aurten egindakoak 260 lagunen partehartzearekin. Alemaniako ezkerreko mugimenduko kideez gain Kurdistan zein latinoamerikako lagunak ere baziren.

•Suitzan 500 lagunek hartu dute parte 11 ekimenetan. Errepresioari buruzko hitzaldiak, enbaxada espainolaren aurrean kontzentrazioa, afariak eta Berri Txarrak taldearen 3 kontzertutan.

•Norbegian ezker abertzaleko kide bat, amnistiaren aldeko mugimenduko eta Etxerat-ekon beste bi kideren eskutik izan zen hitzaldi bat. Horrez gain ‘Itsasoaren Alaba’ dokumentala izan zen ikusgai eta Klassekampen egunkariak hiru euskal ordezkariei elkarrizketa egin zien.

•Danimarkan bi hitzaldi eta elkartaratzen bat egin zuten Etxerat eta AAMetik joandako lagunen babesarekin.

•Valladoliden gazte mugimendutik eta Askapenaren eskutik bi hitzaldi eta ‘Itsasoaren Alaba’ dokumentala proiekzioa izan ziren, non orotara 120 lagun batu ziren.

•Londresen aurreikusita zeuden ekimenetako bat gauzatu da momentuz, ‘Itsasoaren Alaba’ren proiekzioa, eta bigarrena aste honetan zehar izango da.

*Eslobenian Skatu taldearen kontzertua 130 lagun batu ziren, gainera AAMren hitzaldia, Itsasoaren alaba-ren emanaldia eta espaniar enbaxadaren aurrean elkartaratzea egin zuten, 3 hedabideren presentziarekin, eta poliziaren 3 kontrol ere pairatu behar izan zuten.

* Parisen 100 laguneko afari bat, non Korsikako ordezkariak edota Kaledonia Berriakoak parte hartu zuten. Eta Parisen oso entzutetsua den “Fréquence Paris Plurielle” irratian elkarrizketa izan zen •Mexiko DFn afaria ‘euskal memoria’ dokumentalaren proiekzioarekin bat.

•Venezuelan ehundaka lagun izan ziren Simon Bolivarren estatuari egindako omenaldian, marmitako herrikoi bat eta informazio banaketa batez gain. Coordinadora Simón Bolivar eta Movimiento Continetal Bolivariano-k ekimenetan parte hartu zuten.

•Uruguayn Euskal Herriaren aldeko elkartsuna aspalditik datorren sentimendua da, baina EHL-a sortu berri da. Astea aitzakitzat hartuta taldearen aurkezpen publikoa egiteko erabili zuten, eta prozesu demokratiko baten alde egiten duen manifestuaren sinadura bilketa ere. Uruguayko ezkerreko kide asko izan ziren, besteak beste, gure Uruguayko ‘amamatxua’ Norma Morroni.

•Argentinan bi izan dira ekimenak. Bat Mar de Platan ‘Jóvenes al frente’ pasa den urtean egin zuten bezala Euskal Herriari buruzko irratsaio berezi bat kaleratu zuten. Eta bestea Buenos Airesen, non ‘Negro’ Soares, Atilio Borón eta Carlos Aznaresek hitzaldi historikoa eman zuten, izan ere, Argentinako ezker mugimenduko abaniko zabala batu zen, oso gutxitan gertatu bezala. Euskal Herria izan zen denak batzearen motiboa.

•Italiako lagunek aipamen berezia merezi dute. Iparraldetik hegoaldera 12 EHL-k baino gehiagoren eskutik hogeitahamar ekimen ezberdin antolatu dituzte. Etxerat, amnistiaren aldeko mugimendua, GITE-IPES, edota ‘Itsasoaren Aalaba’-rekin antolatutako hitzaldiak, afariak, kontzertuak, gazte mugimendua… Eta hurrengo otsailaren 20an Manifestazio Nazionala izango da, Milanon Italiako EHL guztien eskutik Kurdistan, Palestina, edota herri latinoamerikarren alde lan egiten duten eragileekin bat eginez. Ziur milaka lagun biltzen direla oraingoan ere (2008an eta 2009an 1.500 pertsona bildu ziren). Azkenik gogoraraztea aste honetan zehar beste ekimen asko izango direla hainbat herritan, Bartzelona, Madril, Italia edo Lisboa kasu. Momentuz guztira 4.000 bat lagunek hartu dutela parte badakigu eta kopuruak goranzka jarraitzen du… 

IV Elkartasun Astea datuak   .     .

Irlanda-Belfast-Egunkaria 60 . Irlanda-Dublin-Egunkaria 40 . Irlanda-Derry-Bloody sunday 40 . Irlanda-Dublin elkartaratzea 50 . Irlanda-Dublin-festa 60 . Irlanda-Andersonstown Barracks (errepidean enkartelada) 40 . Irlanda-Belfast-murala 40 . Irlanda-Belfast-afaria 100 . Argentina-Resumen…. 50 . Argentina-Jovenes al Frente ? . Suitza-Lugano(AAM-Etxerat) 40 . Suitza-Zurich (AAM-Etxerat) 40 . Suitza-Zurich-Berri-Txarrak 150 . Suitza-Berna Reitalle gaztetxea afaria 60 . Suitza-Info Shop Bienne (AAM-Etxerat) 10 . Suitza-Rosenau (berri txarrak) 30 . Suitza-Infoshop Romp (Luzern) 25 . Suitza-concentracion a la Embajada de España – Berna 32       . Suitza-Reithalle (Gaztetxe de Berna) Itsasoaren alaba 10 . Suitza-Reithalle (Gaztetxe de Berna) AAM-Etxerat 25 . Suitza-Reithalle (Gaztetxe de Berna)-Berri Txarrak 100 . Alemania-Düsseldorf 20 . Alemania-Berlin 40 . Alemania-Magdeburg 20 . Alemania-Hamburg 50 . Alemania-Gießen 30 . Alemania-Hannover 12 . Alemania-Nunberg 40 . Alemania-Berlin-elkartaratzea enbajada 50 . Norbegia-Oslo-AAM-EA-Itsasoaren alaba 25 . Uruguay-presentación-EHL 40 . Uruguay-6 horas mesa-información… ? . Valladolid-gazteak 35 . Valladolid-Askapena 50 . Castilla-Valladolid-Gilo (Itsasoaren alaba) 30 . Italia-Skatu-Firenze 400 . Italia-Skatu-Trieste 90 . Italia-Trieste-AAM 30       . Italia-Skatu-Torino 100 . Italia-Skatu-Milano 60 . Eslobenia-Skatu-Ljubljana 130 . Eslobenia-AAM-Hitzaldia-Ljubljana 20 . Eslobenia-elkartaratzea espaniar enbaxada-Ljubljana 20 . Eslobenia-Itsasoaren alaba-Ljubljana ? . Italia-Torino-afaria 100 . Italia-Torino-AAM 30 . Italia-Torino-elkartaratzea kontsulatu espaniarrean 100 . Italia-Napoli-Itsasoaren alaba 120 . Italia-Napoli 120 . Italia-Palermo   . Italia-Baraonda   . Italia-Cavriglia 80 . Italia-Firenze 60 . Italia-Valdarno-Cine Forum 50 . Italia-Itsasoaren Alaba-Bologna 30 . Italia-Itsasoaren Alaba-Rovato 100 . Italia-Itsasoaren Alaba-Bergamo-Txema Uriarte e Giovanni Giacopuzzi 170 . Italia-Itsasoaren Alaba-Torino 60       . Italia-Itsasoaren Alaba-Milano 100 . Italia-Itsasoaren Alaba-Genova 30 . Italia-Itsasoaren Alaba-Bologna   . Italia-Itsasoaren Alaba-Livorno   . Italia-Itsasoaren Alaba-Firenze 30 . Italia-Livorno AAM eta festa   . Italia-AAM-Milano 80 . Italia-Etxerat-Bologna 25 . Italia-Etxerat-AAM-San Segondo Pinarolo 100 . Italia-Casperia (Roma)Sinistra Critica 60 . Italia-Cremona 60 . Estatu-frantsesa-Paris 100 . Danimarka-Itsasoaren Alaba 20 . Danimarka-AAM eta Etxerat 20 . Danimarka elkartaratzea 25 . Mexiko-MexicoDF-Euskal Etxea 25 . Venezuela-Caracas Cine-Foro 8 . Venezuela-Caracas Cine Foro 30 . Venezuela-Omenaldia-Marmitako 150 . Ingalaterra-London-Zine forum-a         . Ingalaterra-London-Itsasoaren alaba 25 . Eskozia-Glasgow eskuorriak banatu 5 . Eskozia-Edinburgo-elkartaratzea 50 . Eskozia-Edinburgo-Frantzia-Eskozia 6 nazioatekoan eskuorriak banatu 10 . Portugal-Lisboa   . Castilla-Madrid   . Cantabria   . Països Catalans-Barcelona-Etxerat-preso ohia   .     .     . GUZTIRA: 4267