Bernard-Henri Levy eta idazle ezezaguna

De la guerre en philosophie izena du Henri Levyren azken liburuak. 122. orrian Jean Baptiste Botul “filosofoa” aipatzen du… eta filosofo hori ez da esistitzen!.

Nouvelobs.com atarian zalaparta handia izan da horren harira. Kalibre horretako filosofo bati ezin omen zaio halakorik gertatu, hori bere zorrotasun eta zientifikotasunaren aurka doala, bere ikerketen balioa zalantzan jarriz.

Liberationeko kazetaria akats honen galdez joan zaio filosofo handiari, eta hauxe erantzun du honek.

Dirudienez, Jean Baptiste Botul delakoa Frederic Pagesen asmazio bat da.

Ez al zuen bateren batek, Euskal Herrian Iñaki Larrearekin antzeko zerbait egin? Henri-Levyk bezala, orduko hartan ere hedabide askok egin zioten kosk batzuek jarritako amuari.

Henri Levyren akatsa

Irudia | Henri Levyren akatsa | Ezezaguna | LGPL