Komunikazioa, garapenaren giltza

Komunikazioa, garapenaren giltza –

2011-02-01

Komunikazioa gizakiaren garapenaren oinarria da. Ez dizkiot nire lanbideari loreak bota nahi, baina hori horrela da.  Pertsona egiten gara sentitzen duguna adierazteko gai garelako. Baina baita, -eta hori garrantzitsuagoa da agian- entzuteko eta ikasteko gai garelako ere. Hazten joaten gara komunikatzean, mezuak igortzean eta jasotzean. Aldebikotasun hori ezinbestekoa da. Funtsean, komunikazio hitzaren oinarri latinoak horixe bera erran nahi du: komunean jarri.

Logika hori berdin-berdin eramaten ahal da enpresa, elkarte edo erakunde batera. Haziko da bere mezua helarazteko gai baldin bada, baina denbora berean, gai baldin bada, parean duenaren eskakizunei, beharrei eta kezkei erantzuteko. Eta horiek jakin ahal izateko entzun edo aztertu egin behar da lehenik.

Logika horrek balio du ere, enpresa, elkarte edo erakunde baten barne komunikaziorako. Enpresa garatuko da, baldin badaki bertan urte aunitz eramaki dituen langilearen iritzia entzuten, edo eskolatik atera berri den frikiarena, lanera iritsi eta chek-in bat egiten duena Foursquaren. Horren truke erakutsi beharko die enpresarentzat zenbaki hutsak baino gehiago direla, pertsona batzuk direla, eta soldata bat baino haratago, haien lana baloratzen dela erakutsi.

Isilik egoteak ez du balio. Are gehiago, arriskua dakar. Gaizki ulertzearen arriskua, edo besterik gabe, intentzio txarreko lehiakide baten aurrean defentsarik gabe gelditzearena. Gauza ageriak baizik ez ditut aipatu gaurkoan ere, baina ziur nago zuen inguruan begiratzen hasten bazarete, aurkituko duzuela aipatu ditudan horiek betetzen ez dituen enpresa edo elkarteren bat. Laster gehiago…

Komunikazioa, garapenaren giltza

GAUZA AGERIA

5 pentsamendu “Komunikazioa, garapenaren giltza”-ri buruz

  • Gurean oraindik enpresa gehienek ez dute komunikatzen. Ez dakite komunikatu behar denik. Edo beraientzat hobe izango litzatekela.
    Halere gai horretan gutxinaka aurrera goazela uste det. Baina oraindik bide luzea dago egiteko gure enpresa askok eta askok komunikazioaren kultura ez bait dute kontutan beraien eguneroko lanean. Ona hemen erronka on bat: enpresa ertain eta txikietan komunikazioaren kultura zabaltzen saiatzea.

  • Kaixo Monica,
    Ados nago zurekin. Baina gaia zabaldu duzula eta, horixe gehitu nahiko nuke: Nire ustez, enpresa batzuek uste dute komunikatzen dutela, eta beraz arlo horri behar duen garrantzia ematen diotela. Baina hurbiletik begiratzen hasiz gero, ohartzen zara komunikazio hori alde bakarrekoa dela, eta post honetan diodan bezala, ezinbestekoa da komunikazioa bi aldeetara izatea: adierazi eta entzun.

  • Gehien gustatu zaidan esaldia hau da “Isilik egotea ez du balio. Arriskutsua da.” Nere ustez gaur egun (berdin da lankideekin edo lagunekin izan), komunikazioan ez zaigu gauza onak esaten kostatzen. Kritikak datozenean aldiz (nahiz eta hauek konstruktiboak eta proaktiboak izan), hauek ez dira ondo hartzen edo beldurra sentitzen dugu kritika bat lanzatzeko, defendatzeko edo jasotzeko. Zer da errexena? Kritikak guretzat gordetzea eta gure ingurua beti “buen rollito” -an mantentzea. “Buen rollito” hau gezurrezko mundu baten fatxada besterik ez da eta benetazko komunikazioaren tapoi. Zoritxarrez, gaur egun, nere ustez, “políticamente correcto” dena, ez kritikatzea da eta kritikatzen duena “gaizto” biurtzen da. Hau gertatzen danean komunikazioa ez da benetazkoa. Eta aurreko guztia de buen rollito esaten dut, eh? Je, je.

    • Kaixo Amaia,
      Nire ustez, komunikazioa existitzen den heinetik, benetazkoa da. Gero beste kontu bat da komunikazio horretan eramaten edo jasotzen duzun mezua gezurra edo iruzurra izatea. Uste dut, aipatzen duzun kasu horretan, zure jarrera parean daukazun pertsona, bezero edo enpresatik jaso nahi duzun jarreraren araberakoa izan behar duela. Baina kontutan hartu gezurrak edo iruzurrak iraupen gutxi duela.

  • Komunikazioaren kutsuetan sartzea da behar bada baina nire ustez:
    Komunikazioa existitu existitu …. bi pertsona edo bi erakunde mezuak elkar aldatzen diren momentutik existitzen da, berdin da mezu horiek gezurrak, zintzoak edo tartekoak izatea. Benetako komunikazioa aldiz zintzotasunean oinarritzen dena da. Bi interlokutoreak irekitasuna, enpatia, askatasuna sentizen dute zentzu honetan. Ados nago komunikazioa aurrean duzun interlokutorearen araberakoa izan behar dela, hori da enpatia alegia. Bestearen senbilidadearen eta egoeraren arabera, gauzak modu batian edo bestian bideratu beharra dago. Baina beti bakoitzak trasmititu nahi duen mezuari uko egin gabe. Beste gauza bat da askatasunik gabe beste batekin hitz egin behar duzunean. Hori askotan gertatu daiteke (negozioetan, politikan, etc). Kasu hauetan, askatasuna falta denez, ez gaude benetazko komunikazioan eta interlokutore bakoitzaren abilezian oinarrituko dira emaitzak. “Benetako” hitza erabiltzen dudanean erderazko “auténtico” esan nahi dut, horrek laguntzen badu. Fin de la txapa. Ayó Pelayó.