Huts-huts zarenean
Bakardadeak tristezia dakar. Lau hormaren artean gordeta zaudenean dena da mantsoa, iluna eta hotza. Dena dira igaro nahi ez duten segunduak, denbora izoztua. Nahiak ezinarekin talka egiten duenean, zertarako saiatu, zertarako begiratu eta kezkatu? Zergatik? Huts-huts zarenean zertarako pentsatu? Zertarako idatzi? Bakardadeak tristezia dakar eta tristeziak indarge utzi nau.