Azterketen osteko astelehenaz eta unibertsitate ereduaz
Azterketen osteko astelehenaz eta unibertsitate ereduaz
Azterketak amaitu berri ditut eta esan diezazueket tentsioaren osteko astelehena bizi dudala. Baina pentsatzen jarri eta konturatu naiz, ikaslea benetan nekatzen duena, ez dela orri pila totxoak memorizatu beharra. Ez eta ere azterketak. Azterketetan ordu bat ala bi idatzi eta idatzi egoteak lepoari eta idazteko erabiltzen den eskuko eskumuturrari soilik eragiten dio. Eta ikasleok jada ohituta gaude, ez dugu agujeta handirik izaten horregatik. Ikasleen benetako nekea kontzientzian dago.” Ikasi beharko nuke baina… ez nago ikasten.”, “Hurrengo astean azterketa dut eta ez naiz oraindik hasi.”, “Kontrola gainera etorri zait eta ez naiz iristen dena ikastera…”, horrelako kontuetan.
Baina zertan erakusten digute unibertsitatean? Zein eredu du unibertsitateak? Ez digute ikasten erakusten, ez. Ez digute sortzen eta ikertzen eraku
sten. Ez eta ere egiten eta desegiten. Aprobatzen erakusten digute.
Aprobatzea da gaur egungo hezkuntzaren oinarria, ez jakintza. Eta aprobatzeko bide motzena ez da jakitea, memorizatzea eta hurrengo egunean ahaztea baizik. Buruan karpeta tenporalak sortzea, unean balioko dutenak, baina behin aprobatuta zakarrontzira joango direnak. Unibertsitariok ez gara nekatu behar “kontrola gainera” etorri zaigulako, edukiak ulertu eta barneratu ditugulako baizik. Ebaluaketak jarraia behar luke izan, azterketen baitan ez dagoen hezkuntza bat lortuaz. Jakintza oinarri duen hezkuntza. Ziur nago kasu horretan, astelehena ttikiagoa litzatekeela eta ikasleok ez ginatekeela azterketen osteko aste osoa EHUren web-orrian sartu ala ez pentsatzen ibiliko, materiak suspenditu ditugun beldurrez.