Marihuana eta emakumeak

Marihuana

Garai batean, zaharrenei entzundakoaren arabera, marihuana, edo haxixa, beste droga batzuk kontsumitzeko ataria bezala ikusten zituzten askok; agian gaur ere bai, oraindik ere. Baina niri pertsonalki ez zait horrela iruditzen. Nire inguruan belarra erretzen ez duten askok sartzen dituzte hauts ezberdinak, eta belarra erretzen ez duten askok luze diraute alkoholaren kontsumoari neurria aurkitu gabe. Gainera, azken hamarkadetan marihuana kontsumo arduratsu batek izan ditzakeen onuren inguruko ikerketa asko kaleratu dira.

MarihuanaDuela gutxi Ana Maria Gazmuri anderea, Daya Fundazioko lehendakaria, aipatzen zuten idatzi bat irakurri nuen; fundazioaren zeregina gaixotasun ezberdinek sortzen dituzten minen aurkako ikerketak egitea da, jendearen bizi kalitatea hobetzeko. Gazmurik dioenaren arabera, marihuana analgesiko bikaina da hilekoak eragiten dituen minak ezabatzeko, eta hormona erregulatzaile eraginkorra da zenbait fasetan, menopausian esaterako. 

Gisele Kuester doktorearen arabera, badaude emakumeek gizonezkoek baino gehiago pairatzen dituzten gaixotasun batzuk: esklerosi anikoitza, artritis, fibromialgia, Chronen gaixotasuna, migrainak … Bestelako tratamenduek eraginik ez badaukate, kannabisaren erabilerak asko hobetu ditzake hainbat afera, hala nola espasmo muskularrak, goragalea edota insomnioa.

Amaitzeko, sexualitatea aipatzen dute Daya Fundazio txiletarreko kideek. Kalamuarekin egindako lubrifikatzaile naturalek sentsazio zinez gozoa eskaintzen dute, eta marihuanak eskaintzen duen erlaxazio eta sentsibilitate puntuak asko hobe ditzake harreman sexualak.

Askotan iruditzen zait marihuana kanutoetara soilik mugatzen dugula, bai sistemak eta bai guk; eta ez luke behar. Enpresa askori ez dio graziarik egiten kalamua erabiltzeak osasun ikuspegi batetik, ez bailukete botikarik salduko; edo tabakorik; edo haxixik; edo eraikuntza materialik; edo arropa egiteko haririk; edo batek daki … Zeren eta marihuanak daukan potentzialitate nagusia da guk geuk erein dezakegula, inori konturik eskatu gabe.

Marihuana