Euskara Audientzia Nazionalean
Bi epaiketak gazteleraz ari dira egiten, baina euskarak berebiziko presentzia izan du bietan.
Hutsegite larriak irakurri ahal izan ditugu ‘Egunkaria’ auziko itzulpenetan. “Ene uste apalean”, “En nuestra opinión en la estanteria” bilakatu da, txostenak euskaratik gaztelerara itzultzean. “Gidoilari” “conductor”, “errespetu” “repaso”, etabar.
Intentzio txarrarekin eginak ere topatu dituzte, tartean. “Aipatutako paperetan badirudi ‘Egunkaria’-ren zuzendariari buruzko informativa ematen dela” esaldia gazteleraz honelaxe itzuli baitzuten: “En esos papeles se puede entender que el director de ‘Egunkaria’ era y no era el que ofrecía información a ETA”.
Atzokoan ere euskarak zeresana eman zuen Otegiren aurkako epaiketan. 2005ean Sagardui ‘Gatza’-ren aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik eraman dute Otegi akusatuen aulkira. Terrorismoa goratzea egotzi diote bertan esandakoengatik. Esandakoak ordea, ez ditu ulertzen Angela Murillo epaileak. Antza inork ez du itzulpenik egin eta bideoa ikusi ostean epaileak zipitzik ere ulertu ez duela esan du, “ni papa“, gaztelera jatorrean.
Epaiketa hasi aurretik bideoaren itzulpena (egokia, ez ‘Egunkaria’ auziko itzulpenen antzerakoa) egitea hain zaila al zen?