J. Massey idazleak, Espainiako poliziari egozten dio Jon Anzaren bahiketa

MTMyNg==

Idazleak ziurtatu egiten du telefono entzuketak izan badirela, zeintzutan Frantziako Poliziak Espainiakoari egozten dion Jon Antza, ETAko militantearen aurkako “kolpea”. Kazeta.infok euskaratu ere egin du hori dioen liburuaren pasartea, itxura denez, argitaratu baino lehen, zenbait kazetariri banatu zaiona. Geuk Maite Ubiriaren kronikaren bidetik aurkitu dugu.

Aurrekariak:

“ETAk Jon Anza bere militantea zela aldarrikatu ondoren «terrorismoaren finantzaketa» delituarengatik antzeko ikerketa bat agindu du Parisek. Era horretan benetan bitxia den afera batean eskua sartu du terrorismoaren aurkako auzitegiak.

2009ko abenduaren 4an “Le Monde” egunkariak jaso zuenez, Baionako prokuradoreak, Anne Kayannakisek, «Polizia Judizialak Jon Anza bilatzen saiatu zela» ziurtatu zuen. Prokuradorea berak norbait informazioa izatekotan berari emateko deia zabaltzeko prentsaurrekoa antolatu zuen.

Frantziako harremanaz arduratzen den epailearengana jo zuen ondoren, Madrilen, Espainiako laguntza eskatzeko. 2009ko urriaren 2an “Gara”k argitaratutako artikuluak bere arreta piztu zuen. Iturri fidagarriak aipatuz, egunkariak hauxe zioen: Poliziaren agenteek Jon Anza tren batean harrapatu zuten. Legez kanpoko galdeketak burutzen ari zirenean, zerbait gaizki atera zen eta (Anza) hil zen. Ondoren sekretupean hilobiratu zuten. Familiaren abokatuak, Maritxu Paulus Basurcok akusazioa bere egin zuen segidan. Frantziako kazetari gutxi batzuk jo dute “Gara”rengana eta horiek ez dute bere erredakziotik informazio gehiagorik lortu.

 

Telefono entzuketak:

“Alta, xehetasun berriren bat argitara eman daiteke. Euskal erradikalek, zuhurtziaz itxaron dute oholtzara igo aitzin. Ertzaintzako iturriekin lotura gordetzen duten EAJren mintzakideen laguntza izan dute (afera honi buruz) bere ikerketa propioa aitzineratzeko. (Iturri horien arabera ) CGI-ko ( Central General de Información, delakoa ) talde batek eman du kolpea.

Espainiako Poliziaren zerbitzu sekretuek Frantzian duten lotura Polizia Judizialaren terrorismoaren aurkako zuzendaritza ordea da. «Gertakari horri buruz telefono entzuketak badira» azaldu du horietako interlokutore batek. Levallois-Perret-en, barne zerbitzu sekretuen zuzendaritza (DCRI, frantsesez ) orokorraren egoitzan, aipatu bertsioa ez dute ezeztatu. Alta, ez dute informazio horri buruz txostenarik egin ere.

ETAren kontra borrokatzeko Guardia Zibilarekin harremana izaten duen DCRIk gogo bakarra du: bere burua afera honetatik ahal den eta urrunago ezarri. Bere arduradunek pario argia egin dute. Kosta hala kosta ETAren aurka Frantzian jarduten duten espainiar zerbitzuekin gauzatzen duten elkarlana babestu nahi dute”.

Massey-ren interpretazio politikoa:

“Finean, Jon Anza aferak eskandalua eragin dezake frantziarrek interbentzio horien xehetasunak –gutxienez, espainiar poliziarenak- ez dituztela ezagutzen agerian utziko lukelako. Handik aurrera ezinezkoa litzateke legearen mugan, edo legearen haratago, ezkutuko ekintzak baztertu. Konstatazio horrek operazio honen izaera berari buruz zalantzak sortzen ditu. GAL garaiarekin nahasmen egitea ez da komeni. Independentistek hala nahi balute ere.

Laburbildurik, Justiziak nekez ahal du dozierra bururaino eramatea, Jon Anza desagertu eta gero “garbiketa lana” bereziki ongi egin baita… Jon Anza afera arriskutsua da beste arrazoi batengatik ere bai. Gara-ko kazetariek informazioa lortzeko bilatu duten “sarbideak”k azalean uzten du Euskadin dagoen gobernu erregional berria eta 2009ko maiatzan izandako hauteskundeen ondoren -sozialista eta kontserbadoreen artean eginiko paktuari esker- baztertuak izan diren EAJko ordezkarien artean egun dagoen tentsio bizia.

Mendeku gose, dirudienez funtzionario batzuk Madril eta Gasteizen gobernatzen duten sozialistentzat guztiz ez eroso den informazioa bideratzea erabaki omen dute. Hori 2009ko maiatzaren geroztik Rodolfo Ares Barne sailburuak zuzentzen duen Ertzaintzaren agintariek frantziar eta espainiar poliziek emandako informazioak eskuratzen hasten ari ziren unean… Ondoren, Joseba Egibarren inguruak zabaldu du akusazioa. Aferak orduko tentsioak erakusten ditu, eta PSOE-PP aliantzak 2011ko udal hauteskundeetan errepikatzeko aukerak EAJrengan sortzen duen beldurraren isla da. (…)”

Irudia | Jon Anzaren afixa | hec | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.