Irekia. Helburuak eta lehen balorazioak.

Euskobarometroak abenduaren amaieran eskainitako emaitzak iraultzeko, Lopezen gobernuak marketing eta komunikazio kanpaina indartsua abiarazi du. Emilio Alfaroren fitxaketa ere testuinguru horretan kokatu behar da. Honek zenbait aldaketa ekarri ditu Lopezen agerpenetara, nola kalitatean hala kantitatean.

Lopezen jarrera berria, Jaurlaritzaren tesi nagusiarekin lotuta egon daiteke: jendeak  gobernu aldaketa azkar asumitu duelako  hau behar bezala ez baloratzeaz gainera, herritarrei Jaurlaritza berriaren lorpenak helarazten ez da asmatu.

Osatuko ote du bigarren akats hori Irekia honek?

Irekia

Herritarrak administrazioarekin duen harremana hobetzeko tresna gisara aurkeztu da. Open Government eredua ekarri nahi du Lopezek bere funtzionatzeko moduetara, baina ondo legoke Euskobarometroaren emaitzek Irekia honen abiaraztea azkartzeko orduan zenbateko eragina izan duten jakitea.

Aurkezpenen ondoren, balorazioetarako unea heltzen da, eta  Cybereuskadi gunean aldeko eta kontrako puntuak ikusi dizkiote. 

Blogetan lehen balorazio azkar batzuk irakur daitezke:

JL Salgado,

Diario de un pixel,

Mikel Agirregabiria

Iker Merodio

Paul Rios

 

ZuZeularietan inork baliatu al du tresna berri hau?

Irekia, Gobernuaren ekimen berria

Irudia | Irekia, Gobernuaren ekimen berria | Jaurlaritza | LGPL
Jaurlaritza, komunikazioa, Lopez, marketing

8 pentsamendu “Irekia. Helburuak eta lehen balorazioak.”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude