Hizkuntza errutinak, euskara sasoian jartzeko
Hizkuntza errutinak, euskara sasoian jartzeko
Arabako Foru Aldundiak entrenatzaileentzako aholkuak biltzen dituen Jarri euskara sasoian eskuliburua plazaratu du, irakurri dugu Txerra Rodriguezen Garaigoikoa blogean. Eskuliburua Ebeteko lagunek egin dute, zoragarri egin ere.
Soziolinguistika domestikorako beste ekarpen potolotxo bat egin dute (bide horretan mugarri ederrak jarri dituzte Ebetekoek). Eta bereziki deigarri egin zait hizkuntza errutinak kontzeptua.
Hizkuntza errutinak dira behin eta berriro errepikatzen ditugun esamolde, lokuzio edo esaldiak. Adibidez, eta entrenamenduen kasuan, ezkerrera, pauso bat aurrera, burua gora, pasatu eskumara, …
0tik 100erako bidean 5 gehiago da 0 baino, ezta? Ba, hizkuntza errutina asko eragingarriak izan daitezke euskara mutu edo gorra den hainbat eta hainbat egoeratan, ezta?
.
Manex Agirreren bidez, bideo honen berri izan dut, azalpen egokia eta mamitsua dakarrena: