Udan ere Igartubeiti bizi bizi!
Udan ere Igartubeiti bizi bizi
Antolatu egun pasa eta gerturatu Ezkio-Itsasoko paraje eder hauek gordetzen duten altxorraz gozatzera: Igartubeiti Baserri Museoa.
XVI.mendeko dolare-baserriak gure arbasoen bizimodua erakutsiko digu Kattalin, Domigo eta Igartubeitiko familiako beste kideen eskutik. Bisita mota ezberdinak antolatzen ditugu taldeen ezaugarriak kontutan hartuta, eta eguna osatzeko tailer ezberdinen eskaintza zabala ere aukeran dugu, aisialdi taldeei zuzenduak:
- Baratza tailerra
- Herri Kirolak
- Arkitektura tailerra
- Gure aiton-amonak bezala jolasten
- Artisau gailetak egiten
- Plastilina organikoa
- Kamisetak berrerabiltzen
Bazkaltzera gelditu nahi duenak picnic gune ederraz goza dezake.