FMX, animazioa eta errealitate birtuala
fmx
FMX Europako efektu, animazio, errealitate birtual, joko eta transmedia topaketa handienetakoa da. Aurtengo udaberrian 3500 lagun inguru bildu ziren Stuttgart sektoreko azken berrien inguruan eztabaidatu eta informatzeko. Espezialistak, ikusleak, FMX elkarteko bazkideak eta 120 kazetari aritu ziren etorkizun digitala aztertzen, teorian eta praktikan. 260 hizlari banatu ziren formato ezberdineko 300 ekitaldietan.
Bilkura honetan lantzen diren gaiak aspaldi utzi zioten aisialdiko kontu puntuala izateari, eta egun gure denbora librean kontsumitzeaz gain ezinbesteko lantresna bihurtu dira makina bat ogibideetan.
Pixar animazio estudioa aitzindaria izan zen bere sektorean “Toy Story” kaleratu zutenean, duela 20 urte inguru, eta konbentzio honetan parte hartzen du beti.
Pixar aski ezaguna da egin dituen pelikulengatik, baita jarraian jarriko dudan animaziozko laburmetraia bezalakoak egiteagatik. Ez dakit aurretik ikusiko zenuten; ni behintzat barrez lehertu nintzen, landua da, sekulako kalitatea dauka eta umorea soberan, nire ustez bederen.
FMX konbentzioa ere animaziozko laburmetrai bati esker ezagutu nuen. Bideo honetan 2013. urteko bilkura ezagutzea emateko egin zituzten bideo motzak agertzen dira, hauek ere umore ikuspegi batetik eginda.
Hurrengo urtekio konbentzioa ere Stuttgarten, Alemanian, izango da, maiatzaren 2tik 5era.