Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)

Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)

Imanol Montoya Ekonomian lizentziatu zen Gasteizko Unibertsitatean, eta ondoren Estatistika master bat egin zuen Londonen. Doktoretza tesia Eusko Jaurlaritzaren osasun sailaren laguntzarekin egin du: “Ezberdintasun sozioekonomikoen garapena heriotzean, EAEko zonalde txikietan”.

Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)Lan honen arabera, 1996-2001 urteak bitarte 5278 heriotza jaso ziren Euskal Autonomia Erkidegoan ezberdintasun sozialen ondorioz, eta 2002-2007 artean 4475. Datuak larriagoak dira gizonezkoen artean, kolektibo honen heriotzen %10a baita kasik; dena den, krisiak emakume aurpegia dauka, zeren eta datuak, egilearen arabera, ezin dute errealitatea islatu. Neurketa asko soldatapeko langileen edota zerrendatutako langabetuen artean egin dira, eta hor ez dira 0. sektoreko langile asko sartzen.

1645 zonalde ikertu ditu adituak. Gune zigortuena Ezkerraldea da, baina 22 herri edota auzo baino gehiago omen daude muturreko egoeran. Zirrosi eta arnasketa traktuaren kantzer kasu gehienak bizilekuarekin zerikusia daukaten arrazoiengatik izan ohi dira.

Kontua da datuak eta hauen gainean egin daitekeen irakurketa 2007 artekoak direla, eta orduan hasi zela krisi ekonomikoaren aro gordinena. Zenbat jende hil ote da azkeneko zortzi urteetan? Zenbat milaka? Hori EAEn, eta Nafarroan zer, eta Ipar Euskal Herrian?

Beti ari gara kapitalismoaz, klase borrokaz edota ezberdintasun sozialez hitz egiten. Baina etxean pairatzen dugunari neurria eta zifrak jartzean sabelak buelta eman dit, eta ordenagailu mahaieko aulkian eserita bertigoa sentitu dut.

Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)

Krisia

10 pentsamendu “Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)”-ri buruz

  • Ea.

    “Datuak larriagoak dira gizonezkoen artean, kolektibo honen heriotzen %10a baita kasik; dena den, krisiak emakume aurpegia dauka, zeren eta datuak, egilearen arabera, ezin dute errealitatea islatu. Neurketa asko soldatapeko langileen edota zerrendatutako langabetuen artean egin dira, eta hor ez dira 0. sektoreko langile asko sartzen”

    Beraz, datuek diote gizonezkoak direla gaztigatuenak eta aurkako daturik ez dagoenez emakumeak dira gaztigatuenak? Ze logika erabiltzen da gauza hauek esateko?

    Eta 0. sektoreko lan horiek de facto arriskutsuagoak dira? Zenbat emakume ikusi dituzu lanean obretan? Lan-istripu tasa handiena duen sektorea? Zenbat garraioan, estoldak garbitzen, mehatzetan. Hau da, lan penagarrienak eta arriskutsuenak zeinek egiten ditu?

    Azkenaldiko tendentzia da emakumea biktima eterno bihurtzea. Lehen ez omen zen emakumearen lana baloratzen. Eta egia zen. Orain, gizonen lana eta sakrifizioa dira ikusgarritasunik ez duena.

  • nazkatua politikari mediokre hiltzaile hauekin 2016-06-12 22:19

    Ba orain agian 5 euskal herritar, baina hauen kontura 10 inmigrante ondo bizitzen. Toma ya!

    • Beste bat daturik gabe edozer esaten. Ez dugu erremediorik

      • nazkatua politikari mediokre hiltzaile hauekin 2016-06-14 08:18

        Nire datuak kaletarrak dira, kaleko, familiako eta lagun arteko esperientzia! Pragmatismo hutsa adiskide! Ez dut zertan “DATU OFIZIALEN” beharrik.

  • nazkatua politikari mediokre hiltzaile hauekin 2016-06-14 08:21

    Zuek ez egin kasu kaleko barometroei, ibili zaitezte “datu ofizialen” atzetik bakarrik, eta gero hor sortzen dira sortzen ari diren bezala erreakzio sozial larri horiek (faxismoak, ultra eskuindar indarrak…).
    Honek denak tamalez eskuetatik ihes egingo du.

  • Imanol Montoya naiz eta nik ez dut honelakorik esan: “Datuak larriagoak dira gizonezkoen artean, kolektibo honen heriotzen %10a baita kasik; dena den, krisiak emakume aurpegia dauka, zeren eta datuak, egilearen arabera, ezin dute errealitatea islatu. Neurketa asko soldatapeko langileen edota zerrendatutako langabetuen artean egin dira, eta hor ez dira 0. sektoreko langile asko sartzen”

    Irakurri Gara-n agertzen den artiukulua ze, han oso ondo dago azalduta tesiaren lana:
    http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-06-11-07-00/hemeroteca_articles/bizitokiaren-arabera-asko-aldatzen-da-hiltzeko-arriskua-hori-zuzendu-behar-dugu